Talde leioztarrak asteburuko poz bakarra eman zion Bizkaiko saskibaloiari, Euskal Ligetako Sailkapen Faseetan. Irlandesasek Urrategi ISB eta Dinnteco Araba gainditu zituen eta Euskadiko titulurako borrokan arituko da.
NESKEN KADETE– IRLANDESAS
Etxean, bere zaleen aurrean, Leioako taldeak A1erako txartela lortu zuten Urrategi ISB-ri irabazita, finalean (68-39). 24-5eko partzial ikusgarria lehen laurdenean eta 37-10reko emaitza lehen zatiko amaierarako bi minuturen faltan.
Finalerdietan, Luis Ledesmak zuzendutako neskek Dinnteco Arabari irabazi zion, 58-60. BIzkaitarrek 20 puntuko aldea izan zuten bigarren zatiko hasieran (20-40), baina etxekoek erremontada bikaina sortu zuten (56-55, bi minuturen faltan). Azken minutuan, Nerea Bóveda eta Laura Parra agertu ziren finalerako txartela eskuratzeko.
NESKEN JUNIOR– FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA
Talde bilbotarra A1erako txartela lortzeko zorian egon zen Ordizian (67-62). Hasierako 0-5etik 17-9ra pasatu zen. Etxeko taldea ihes egin zen, 48-37ko emaitzarekin, baina bizkaitarrek buelta eman zioten partidari (57-58, hiru minuturen faltan). Fundación Bilbao Basket Fundazioa aurretik 59-62, baina azken minutua zorigaiztokoa izan zen: 8-0eko partziala eta agur A1eari.
Larunbatean, bilbotarrek Baskoniari irabazi zioten, Gasteizen (70-76). Bizkaitarrak ihes egin ziren bigarren laurdenean (25-35) eta bere aldea handitu egin zuten (51-64ko emaitza azken laurdenaren hasieran). Etxekoen azken bultzadak ez zuen arazorik sortu,
MUTILEN JUNIOR – TABIRAKO BAQUÉ
Luzapenean eta etxean, Tabirako Baque A1etik kanpo geratu zen, 93-98 galdu ondoren Easoren aurka. Beti aurretik bizkaitarrak, 11 puntuko aldearekin bigarren laurdenean (43-32). Hiru minuturen faltan, +6, baina donostiarrak 84nako berdinketara iritsi ziren. Luzapenean, 2-8ko partziala bisitarientzat.
Finalerdietan, durangarrek garaipen bikaina lortu zuten Baskoniaren kantxan (62-72), neurketako azken 13 minutu ikusgarriei esker. Aurretik, berdintasun handia eta 46-41ko emaitza. Gero, 6-20ko partziala (52-61) eta gero beste 0-7koa etxekoei aukerak ez emateko (55-68).
MUTILEN KADETE– BERRIO OTXOA / SALESIANOS
General Óptica Berrio Otxoak ez zuen aukerarik izan finalean EFIK ISB-ren aurrean (87-52). Bilbotarrak beti atzetik, hasierako 17-0eko partzialaren ondoren. Erreakzio bikaina 22-18ra hurbiltzeko, baina gipuzkoarrek ez zioten aukera gehiagorik eman (55-33 atsedenaldian).
Finalerdietako derbian, Santutxuko taldeak Salesianos gainditu zuen, 81-79. Beti aurretik etxeko taldea, 27 puntuko aldearekin hirugarren laurdenean (72-45). Baina barakaldotarrek ez zuten amore eman eta buelta eman zioten partidari 4-32ko partzial zoragarriari eske. Finalerako txartela erabakitzeke: De la Vegaren hirukoa, bisitariek 4 libre huts egin zituzten eta Galder Mateoren saski erabakigarria bilbotarrei finalerako txartela emateko.












