Gabonetako geldialdiaren ondoren, Euskal Ligetako lehen faseko azken jardunaldia jokatu zen. Gure taldeentzat dena erabakita zegoen abendutik eta sei talde A1ean arituko dira. Datorren asteburuan, Sailkapeneko Faseak, lurralde lehiaketetatik datozen taldeekin.
NESKEN JUNIOR
Lointek Gernikak 13. Jardunaldian jasotako porrota ahaztu egin zuen, hirugarren postuan dagoen Fundibide ISBri irabazita (69-54).
Eta Loiola Indautxuk ez zuen aukerarik izan Araskiren kantxan (60-44). Bi taldek elkar ikusiko dute A2 multzoan.
MUTILEN JUNIOR
A1ean arituko diren bi taldeek derbia sortu zuen asteburu honetan. Jesuitas Ikastetxean, Fundación Bilbao Basket Fundazioak erraz gainditu zuen Loiola Indautxu (49-91).
Eta Whatsup Barakaldo Salesianosek lehen fasea amaitu zuen garaipen handi batekin Ordiziaren aurka (75-64). Gipuzkoarrak A1ean egongo dira.
MUTILEN KADETE
Sestaoko derbia hiriburura joan zen. Garaipena Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, Salleko Arkyzuren kantxan (65-91). Bilbotarrak A1ean airtuko dira, Ezkerraldeko taldea, berriz, A2an egongo da, Loiola Indautxu eta Salesianos-ekin batera.
Bai bilbotarrek bai barakaldotarrek galdu egin zuten lehen faseko amaieran: 50-124 Loiola Indautxurentzat, Baskoniaren aurrean, eta 65-82 Salesianos-entzat, Atlético San Sebastian taldearen aurrean.
NESKEN KADETE
Mutilen Junior mailan gertatu zen bezala, A1ean arituko diren bi taldeen arteko lehian. Deuston, Lointek Gernikak La Salle Bilbaori irabazi zion (34-66).
Eta Salesianosek garaipen ona lortu zuen etxean, Urrategi ISB-ren aurrean (53-52). Gipuzkoarrak permanentziarako fasean egongo dira.











