EUSKAL LIGAK: Lointek Gernika, Espainiako Txapelketatik oso gertu

LIGAS VASCAS: Penúltimo esfuerzo antes del parón

NESKEN JUNIOR– A1

Lointek Gernikak lidergoa mantentzen du, nahiz eta porrota jaso Óptica Troconiz Arabaren kantxan. Bi taldeak berdinduta daude 5-2ko balantzearekin eta gasteiztarrek lehen itzuliko aberagea berdindu zuten (+3), baina gernikarrak lehen postuan daude 72 puntu saskiratu baitzituzten joaneko partidan.

Gasteizko neurketa oso parekatua izen zen, eta etxekoek garaipena lortu zuten 7-2ko partzialari eskera azken bi minutuetan.

NESKEN JUNIOR – A2

Fundación Bilbao Basket Fundazioak porrotik gabe itxi du lehen itzulia, Loiola Indautxuri irabazita (74-64). Liderrak 21 puntuko aldea zuen hirugarren laurdenaren amaieran.

Eta Tabirako Baqué hirugarren postuan dago, bigarrenarekin berdinduta, Baskoniari irabazi ondoren (57-65).

MUTILEN JUNIOR – A1

Bilboko derbia ere Mutilen Junior A1 multzoan, emozioz beterikoa eta luzapenean erabakita.

Fundación Bilbao Basket Fundazioak garaipena lortu zuen, bakarkako lidergoan jarraitzeko. Loiola Indautxuk partida ikusgarria jokatu zuen, baina ez zuen aukerarik izan luzapenean, non etxeko taldea ihes egin zen 9-2ko partzialarekin

MUTILEN JUNIOR – A2

Luzapena ere Landakon eta oso garaipen garrantzitsua Tabirako Baquerentzat, Baskoniaren aurrean, 81-77ko emaitzarekin. Durangarrak lehen postuan mantentzen dira 5-0eko partzialari esker, luzapenean.

Eta Barakaldoko derbian, Suministros Imaga Miribilla Basketek What’s Up Barakaldo Salesianos gainditu zuen, bigarren postutik partida batera jarraitzeko.

MUTILEN KADETE – A1

Fundación Bilbao Basket Fundazioak Lauko Finalerako txartela lortu zuen, EFIK ISB taldeari irabazi ondoren 77-70reko emaitzarekin. Bilbotarrak 12 puntu atzetik bigarren laurdenean eta buelta eman zioten azken txanpan, 20-6ko partzialarekin.

MUTILEN KADETE – A2

Zazpigarren jardunaldia eta bakarrik derbi bat: Loiola Indautxuk agur esan zion bere bolada txarrari Leioa SBT Ondiz-en aurka (59-49). Bi taldeek lehen itzulia itxi zuten 2-5eko balantzearekin.

Lehen postuan, Salesianosek Jotakeri irabazi zion, 98-79, 7-0ekora iristeko.

Salleko Arkyzu garaipena lortu zuen Marianistas taldearen kantxan (62-81) eta bosgarren postura igo da.

Laugarrenean dago General Óptica Berrio Otxoa, etxean galdu zuenak Zarautz-en aurka (74-78).

NESKEN KADETE– A1

Lointek Gernika lehen postua eta Espainiako txapelketara txartela zorian dago. Gernikako taldeak Irlandesas gainditu zuen derbian eta 3 partidako aldea du bigarren postuarekiko, hiru jardunaldiren faltan.

Lointek Gernika ihes egin zen bigarren laurdenean, 17-5ko partzialarekin (40-30 atsedenaldian), baina Irlandesasek buelta eman zioten 3-13koarekin, 3 minuturen faltan (62-65). Une horretan, leioztarrek ez zuten puntu gehiagorik lortu eta garaipena Malosten geratu zen.

La Salle Bilbaok hutsean jarraitzen du bigarren fasen; 58-46, Asevi Araskiren aurka.

NESKEN KADETE – A2

Ohikoa denez, gure taldeen garaipen guztiak lortu dituzte.

Salesianosek Ostadarri irabazi zion, 65-71ko emaitzarekin, eta liderrak dira, 6-1eko balantzearekin.

Tabirako Baquek Baskonia gainditu zuen, Gasteizen, 60-61, bigarren postuarekin berdinduta dago.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak