A1 multzoetako azken jardunaldia eta Lointek Gernikak bere junior taldea sailkatu du Espainiako txapelketara. Bizkaiak bost ordezkari izango ditu Lauko Finaletan, non Euskadiko txapelduna erabakiko den.
NESKEN JUNIOR – A1
Lointek Gernika Espainiako txapelketan arituko da!
Bizkaitarrek Ordiziari irabazi zioten, 91-81, eta A1 multzoaren lehen postua eskuratu zuen. Bost hiruko lehen laurdenean 18 puntuko aldea lortzeko (32-14) eta 10-0eko partziala garaipena ziurtatzeko (91-76).
Lauko Finalean, Lointek Gernikak Smartlog Ointxeren aurka jokatuko du.
NESKEN JUNIOR – A2
Bigarren postua sendotu du Tabirako Baquek, AXA Amurriori irabazita (75-64). Laugarren garaipen jarraian Durangoko taldearentzat.
Eta bigarrena erreskadan Loiola Indautxurentzat: 57-80ko emaitzarekin, Easoren kantxan, 5-5eko balantzea jartzeko.
Fundacion Bilbao Basket Fundazioa eta Baskoniaren arteko partida Apirilaren 11n jokatuko da.
MUTILEN JUNIOR – A1
Asteazkenean, Fundacion Bilbao Basket Fundazioak Baskoniaren aurka galdu egin zuen (66-83) eta ia ia agur esan zion lehen postuari.
Asteburuan, bizkaitarrek Easo Basket Urremai irabazi zioten (F4ko aurkaria), 101-103, baina gasteiztarrek Ordizia gainditu zuten (83-60), Espainikao Txapelketarako txartela lortuz.
Loiola Indautxuk denboraldiari amaiera eman zion garaipen batekin, Easo Cromovaren aurrean (66-83).
MUTILEN JUNIOR – A2
Garaipen guztiak gure taldeentzat, jardunaldi bikainarekin Tabirako Baquerentzat.
Bizkaitarrek Samrtlog OIntxeri irabazi zioten, 78-70), eta Baskoniaren porrota aprobetxatu zuten bi partidako aldea lortzeko hirugarren postuarekiko.
Suministros Imaga Miribilla Basketek Axa Amurriori irabazi zion (105-70), bere bolada txarrari agur esateko, What’s Up Barakaldok bezala: 80-59, Jotake.
MUTILEN KADETE – A1
Fundación Bilbao Basket Fundazioak hirugarren postua amaitu du bigarren fasea, Clínica Dental Pérez Mosso Atlético San Sebastián erraz gainditu ondoren (101-77)
Lauko Finalean, bizkaitarrek Easo Basket Il Gustoren aurka jokatuko dute.
MUTILEN KADETE – A2
Derbi bikoitza hamargarren jardunaldian eta bisitarien garaipen bikoitza.
General Óptica Berrio Otxoak Loiola Indautxu gainditu zuen, 58-59ko emaitzarekin, 2-10ko partziala azken hiru minutuetan.
Leioa BT Ondiz-en pistan, Salleko Arkyzuk 57-66 irabazi egin zuen. Etxekoek 13 puntuko aldea izan zuten lehen zatian (30-17), baina Sestaoko taldeak buelta eman zion hirugarrenean, 3-16koarekin.
Eta Salesianosek garaipen zabala eskuratu zuen Marianistas-en aurka (65-117), bere lehen postua ziurtzatzeko.
NESKEN KADETE – A1
Garaipen batekin itxi zuen bigarren fase Lointek Gernikak: 66-68 Asevi Araskiren kantxan. Bizkaitarrek eta gasteiztarrek elkar ikusiko dute Lauko Finalean.
Eta Ordizia Kuko Jatetxea izango da Irlandesas taldearen aurkari Lauko Finalean. Azkn jardunaldian, leioztarrek Easo gainditu zuten 56-68.
La Sallek garaipenik gabe amaitu zuen bigarren fasea: 55-30, Ordizia.
NESKEN KADETE – A2
Luzapenean erabaktiko neurketan, Tabirako Baquek Salesianos gainditu zuten (58-53) derbian, lehen itzulian gertatu zen bezala.
Durangarrak Barakaldoko taldetik partida batera kokatu dira, lau jardunaldinaren faltan. Salesianos lidergoan mantentzen dira.
11 eta 23nako berdinketa lehen zatian eta gero etxekoen 15-4ko partziala ihes egiteko (38-31). Nerbio asko azken minutuetan eta 48nako berdinaketa. Luzapenean, etxekoen 8-2ko partziala garaipena lortzeko.












