EUSKAL LIGAK: Lointek Gernika kadete, Espainiako txapelketara

EUSKAL LIGAK: Sei talde A1erako postuetan lehen itzulia amaitzean

NESKEN JUNIOR – A1

Bigarren porrot jarraian Lointek Gernikarentzat, lidergoa galdu duenak bi jardunaldiren faltan. Bizkaitarrek etxean galdu zuten, Easoren aurka (72-80), 2-13ko partziala jaso ondoren azken laurdenean.

NESKEN JUNIOR – A2

Fundación Bilbao Basket Fundazioa ihes egin da lidergoan, hiru partidako aldearekin hirugarren postuarekiko. Neurketa klabe batean, bilbotarrek Araskiri irabazi zioten, 61-49ko emaitzarekin.

Tabirako Baquek ere aprobetxatu zuen emaitza hori. Durangarrak bigarren postuan daude Saski Axular-ri irabazita, 59-75.

Eta Loiola Indautxuk porrota jaso zuen (55-44) Baskoniaren kantxan.

MUTILEN JUNIOR – A1

8-0ko balantzea Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat. Larunbatean, 69-112ko emaitza Easoren kantxan. Martxoaren 25ean, lehen postua jokoan egongo da, Baskoniaren aurrean.

Eta porrota garrantzitsua Loiola Indautxurentzat, etxean, Ordiziaren aurka, 53-68. Bilbotarrek ez zuten aprobetxatu laugarren postua hartzeko aukera.

MUTILEN JUNIOR – A2

Laugarren garaipen jarraian Tabirako Baquérentzat, bigarren postuan mantentzen dena, liderrarekin berdinduta. Durangarrek AXA Amurriori irabazi zioten, 88-72.

Suministros Imaga Miribilla Basketek Araberriren aurrean (69-97) galduegin zuen eta bigarren postutik urrundu da.

Eta laugarren porrota jarraian What’s Up Salesianos Barakaldorentzat: 89-66, Baskoniaren kantxan.

MUTILEN KADETE – A1

Fundación Bilbao Basket Fundazioa hirugarren postura jaitsi da, Easoren aurka galdu ondoren (100-74). Bizkaitarrek, gainera, aberagea galdu egin zuten.

MUTILEN KADETE – A2

Bigarren itzuliko hasiera eta Salesianos porrotik gabe mantentzen da, Leioa SBT Ondiz gainditu ondoren (68-47).

General Óptica Berrio Otxoak bigarren posturako lehian jarraitzen du, Marianistas-i irabazita (104-63).

Eta porrotak bai Loiola Indautxurentzat (etxean, Zarautz, 62-73)bai Salleko Arkyzurentzat (82-62, Jotakeren kantxan).

NESKEN KADETE – A1

Lointek Gernikak Espainiako txapelketarako txartela lortu du!!!

8-0eko balantzea bizkaitarrentzat, Easoren kantxan irabazi ondoren (56-59).

Eta Irlandesasek La Salle Bilbao gainditu zuen (76-59) eta bi partidako aldea du bosgarren postuarekiko, bi jardunaldiren faltan.

NESKEN KADETE – A2

Salesianos lidergoan mantentzen da, Dinnteco Arabari irabazita (42-52), neurketa hasi ondoren 4-16ko partzialarekin.

Ezkerraldeko taldea bi partidako aldea du hirugarren postuarekiko, Tabirako Baquek hartutakoa. Durangarrek Urrategi ISB-ren aurka galdu zuten (64-54), bigarren posturako neurketa klabean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak