EUSKAL LIGAK: Salesianos, garaile Fundación Bilbao Basket Fundazioaren aurrean, kadete derbian

EUSKAL LIGAK: Sei talde A1erako postuetan lehen itzulia amaitzean

NESKEN JUNIOR

Lidergoa berreskuratu zuen Lointek Gernikak, Arrasaten lortutako garaipenari esker (62-74). Beti aurretik bizkaitarrak, garaipena itxi behar izan zutenek 2-17ko partzialarekin azken laurdenean (53-70).

Loiola Indautxuk ezin izan zion jarraitasunik eman azken jardunaldian lortutako garaipenari eta galdu egin zuen etxean, Ordiziaren aurrean (45-58).

MUTILEN JUNIOR

Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Easoren kantxan (76-88). Orain, bilbotarrek 2 partidako abantaila dute bosgarren postuan. Bizkaitarrek 16 puntuko aldea izan zuten bigarren laurdenean (27-43), baina azken minutura arte lan egin behar izan zuten (0-12ko partziala, 68-82).

Eta Artxandako derbian, Fundación Bilbao Basket Fundazioak Salesianos gainditu zuen (114-56)

MUTILEN KADETE

Barakaldoko taldearen kadete mutilen mendekua hartu zuten eta Fundacion Bilbao Basket Fundazioari irabazi zioten, 84-82ko emaitzarekin.

Bilbotarrek 10 puntuko aldeaz gozatu zuten bigarrenean, baina neurketa 40-44ko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira, Aimar Uriz-ek sartutako sei hirukoren ondoren. Etxekoek agintea hartu zuten hirugarrenean eta garaipena oso hurbil izan zuten (78-70), biana bisitariek buelta eman zioten (81-82). Azken minutuan, Uriz-en zazpigarren hirukoak garaipena eman zion Salesianos taldeari.

Saririk gabe geratu zen Salleko Arkyzu Easoren kantxan (71-67), azken laurdenean 13 puntuei buelta eman ondoren. Luzapenean, donostiarrek hasierako 7-2ko partzial klabea lortu zuten.

Eta porrot zabala Loiola Indautxurentzat, Araberriren pistan (87-50).

NESKEN KADETE

Oso garaipen garrantzitsua La Salle Bilbaok lortutakoa, Easoren kantxan (48-52). Bilbotarrek agur esan zioten bere bolada txarrari (3 porrot erreskadan) eta bosgarren postuan finkatzen dira, aurkari zuzen bati irabazita. La Sallek bere saskia itxi zuten azken hiru minutuetan, garaipena lortzeko 0-6ko partzialarekin.

Malosteko derbian, Lointek Gernikak 87 – Salesianos 49.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak