Asteburu honetan bukatu zen denboraldiko lehen zatia junior eta kadete mailetan. Datorren asteburuan ez zen lehiatekarik egon, Euskadiko Txapelketak direla eta. Gure taldeetako sei A1erako postuetan iritsi dira kurtsoaren lehen geldialdira.
NESKEN JUNIOR
Lointek Gernikak lehen porrota jaso zuen lehen itzuliko amaieran, lidergoa galduz. 60-42ko emaitza Azkoitian, 18-2ko partziala jaso ondoren hirugarren laurdenean (43-24).
Albiste onak Bilbotik heldu ziren. Denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen Loiola Indautxuk, azken postutik ihes egiten duenak. 70-57, Araskiren aurrean, bigarren laurdenean 17-4ko partziala lortu ondoren (34-19).
MUTILEN JUNIOR
Derbi Artxanda, eta garaipena Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, Loiola Indautxuren aurrean (76-63). Bi taldeak A1erako postuetan daude.
Beti aurretik etxeko taldea, 14 puntuko aldearekin atsedenaldian (40-26). Bisitariek erreakzionatu zuten hirukoen bitartez (43-39) eta 4 puntura hurbildu ziren, defentsari esker (62-58). Baina filiarrak ez zien aukerarik eman, 8-1eko partziala lortu hurrengo sei minutuetan.
Asteburuko amaieran, Salesianos-ek garaipen garrantzitsua lortu zuen Ordizian (60-82). Ezkerraldeko taldea bosgarren postutik partida batera kokatu da, beti aurretik joan ondoren eta partida erabakita utzi pstean hirugarren laurdenean (42-69).
MUTILEN KADETE
Asteburuko bigarren derbi Artxandan eta bigarren garaipena Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat, Salleko Arkyzuren aurrean (97-63). Etxekoek erraz saskiratu zuten eta partida erabakita utzi zuten hirugarrenean (62-35).
Donostian, Salesianosek porrota jaso zuen (84-75), Clínica Dental Perez-Mossoren kantxan. Lehen zati parekatua (33-32) eta gipuzkoarrak ihes egin ziren hirugarrenean (46-35). Barakaldotarrak 3ra hurbildu ziren (64-61), baina une horretan 8-1ekoa jaso zuten.
Eta Loiola Indautxuk ez zuen aukerarik izan Baskoniaren kantxan (159-50).
Bakarrik Fundación Bilbao Basket Fundazioa A1erako postuetan dago.
NESKEN KADETE
Porrotik gabe amaitu du lehen itzulia Lointek Gernikak, La Salle Bilbaori irabazita, 70-44ko emaitzarekin. Bilbotarrak bosgarren postuan daude, hiru porrot erreskadan ostean. Malosten, beti aurretik gernikarrak, 17-2ko partzialaren ondoren.
Eta Azkoitian, porrota Salesianos taldearentzat (53-40). 15-2ko partziala hasieran, erreakzio bikaina hirugarrenean (35-29), baina etxekoek neurketari epaia eman zioten azken laurdenaren hasieran (47-33).












