Asteburu honetan Villafrancan ospatutako Euskadiko eta Nafarroa Kadeteko Txapelketak txapeldunordea bat ekarri zuen Diego Diazen gizonezkoen selekzioarentzat, finalean Gipuzkoaren aurka erorita (74-89), eta laugarren postua Jon Ortizen neskentzat, ezin izan baitzuten Arabaren aurka hirugarren posturako lehian (62-68).
FINALA MUTILAK: BIZKAIA 74 – GIPUZKOA 89
Diego Díaz-ek zuzendutako mutilek galdu egin dute finalean, Gipuzkoaren aurka, beti atzetik joan ondoren. Hasiera oso kaskarra eta klabes gure selekzioare tzat: 4-16ko emaitza laugarren minutuan. Gipuzkoarren aldea 10 puntu gainetik mantendu da, gure mutilen lehen erreakzioara arte: 27-33, bigarren laurdenaren 4. minutuan. Aurkariak 0-8ko erantzuna eman die gure mutilei, baina Bizkaiak ondo amaitu du lehen zatia (36-43).
Zoritxarrez, minutu onek ez dute jarraitasuna izan hirugarren laurdenean. Gipuzkoa berriro ihes egin da (40-54) eta Ia partida erabakita utzi du laurden baten faltan (50-69). Gure mutilek ez dute amore eman (69-79, hiru minuten faltan), baina ez dute aukerarik izan garaipena eta títulua lortzeko. Patrick Alañak 21 puntu saskiratu ditu.
3. POSTUA NESKAK: BIZKAIA 62 – ARABA 68
Jon Ortiz-ek zuzendutako neskek laugarren postuan amaitu dute Villafranca jokatutako kadete txapelketa. Beti atzetik bizkaitarrak, 4-14ko hasieraren ondoren bost minututan. Arabarren abantaila 11 puntukoa izan da bigarren laurdenean, baina Bizkaia erreakzio bikaina sortu du: 8-0eko partziala eta 29-30reko emaitza. Atsedenaldian, 29-35.
Bigarren zatian, gure neskek bere aukerak mantendu dituzte, baina asko hurbildu gabe. Araba berriro ihes egin da (37-50), 0-8ko partzialari esker. Azkeb laurdenean, egoera bera: 47-52tik 47-58ra. Bizkaiak ez du amore eman, baina ez du aukerarik izan.
12 puntu eta 15eko balorazioa Nora Elexpururentzat












