ARGAZKIA: FAB
Gure bi ordezkariek garaipen erosoekin hasi dute Kadizen jokatzen ari diren Espainiako Txapelketetan.
UCAM MURCIA 58 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 79
Euskadiko mutilen txapeldunak garaipen zabalarekin hasi du txapelketa eta ia ia ziurtatu du kanporaketetarako txartela. Bizkaitarrek lehen zatian erabakita utzi du neurketa: 54 puntu eta 22ko aldea.
Bilbotarrek 15 hiruko saskiratu dituzte eta Mikel Liñaresek 25ko balorazioa eskuratu du.
Bihar, 17:30etan, hurrengo partida, Sandá Electroclima CB L’Hospitalet-en aurka. Kataluniarrek Real Madrid-en aurrean galdu duten.
LA SALLE 37 – LOINTEK GERNIKA 69
Euskadiko nesken txapeldunak ere hasi du garaipen erosoarekin, nahiz eta hirugarren laurdenera arte itxaron behar duen ihes egiteko. 10 minutu horietan, bizkaitarrek 5-25eko partziala lortu dute, partidari epaia emateko (24-53).
Irati Dominguezek 19ko balorazioa sinatu du eta bizkaitarrek bakarrik 4 hiruko saskiratu dituzte, 33 jaurtiketan.
Bihar, 17:00etan, Mercado Central OSB A1 izango da aurkaria (porrota 53-56 UBJ Gris Toldos El Portal). Lointek Gernikak lehen postua lortu behar du hurrengo faserako txartela lortzeko.