Joan den larunbatean, Gobela Kiroldegia eta CP Romo izan ziren 2025eko Saskibaloi Jaiaren egoitzak. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatu zuen jarduera, eta Getxoko Udala, Getxo Saski, Bizkaiko Foru Aldundia eta Rural Kutxaren laguntza izan zuen. Guztira 5 ordu saskibaloian, 71 talde eta 250 parte-hartzaile baino gehiagorekin, saskibaloi jardunaldi bizia izan zuten.
Preminiek 9:15etan ireki zuten Saskibaloi Jaiaren oihala. Sei kantxa berehala jarri ziren martxan lehiaketa hartzeko. Pixkanaka kategoria berriak, miniak eta saski eskola gehitu joan ziren. 250 txiki baino gehiago jokoan sartu eta azken partidak 14:15etan amaitu ziren.
Bizkaiko Foru Aldundiari esker kamisetak banatu ziren eta Rural Kutxaren eskutik dominak banatu zitzaizkien parte-hartzaile guztiei. Horrela, amaiera bikaina ematen zaio eskolako saskibaloi-denboraldiari.
