RETAbet, GDKO, HGB Ausarta, Santurtzi eta BSR

Asteburu ona Bizkaiko eliteko  taldeentzat. Zenbait jardunaldi irabazi gabe egon ondoren RETAbet nagusi izan zen Burgos handi baten kantxan, GDKOk emozioz beteriko derbia eraman zuen, HGB Ausarta Barakaldok beste urrats bat eman zuen salbaziorako bidean, Santurtzik irabazi eta konbentzitu zuen Ardoiren aurka, eta Bidaideak Bilbao BSR taldeak nagusitazunez irabazi zuen Malagan. Garaipenetik gertu geratu ziren…

Lointek Gernika, Santurtzi eta TAbirakok Azken Fasea jokatuko dute eta Zornotzak garaipenarekin abiatu du denboraldia.

Asteburu bizia izan dute bizkaiko lurretan Estatuko lehiaketetan dabiltzan gure taldeak. Durangon Euskal Kopako Azken Fasea jokatu zen GDKO eta Lointek taldeen artean. Gernikarrak irabazteko zorian izan baziren ere, azken unean galdu egin zuten. EBAko Euskal Kopa honetako Azken Fasera beste bi bizkaitar sartuko dira, Tabirako eta Santurtzi. Zornotzak garaipen estuarekin ekin dio denboraldiari.

Loiola Indautxuk irabazi du Roberto Vindel memoriala

Pasa den asteburuan Roberto Vindel memoriala jokatu zen Indautxuko Jesuitak Ikastxean. Nesken Junior mailan lehiatutako txapelketan Loiola Indautxu izan zen garaipena. Torneo honek Indautxu, Bilbo, Bizkaia eta Euskadin nesken saskibaloia bultzatzea du helburu. Horrez gain, minibiziaren ondorioz pasa den udaberrian zendu zen Roberto Vindeli ere merezitako omenaldia eskaini zitzaion. Lehiaketari dagokionez, Euskal Ligako Nesken Junior…

Euskal Kopako azken laurdenean huts egin du RETAbet Bilbao Basketek (66-55)

RETAbet Bilbao Basketek ezin izan zuen Kirolbet Baskoniarekin Euskal Kopako Finalean. Barakaldoko partiduan Alex Mumbrurenek partidu hasiera ona egin zuten defentsan eta kulkoba eta Martinez arduratu ziren saskiratzeaz. Diopen hiruko batek ordea baskoniarrak aurretik jarri zituten (32-29). Atsedenaldia eta gero gasteiztarrek hartu zuten partiduaren ardura eta bilbotarrak aukerarik gabe geratu ziren.

Saskibaloia garaile Aste Nagusian

[box]Asteazken honetan, abuztuak 21,  Bilboko Aste Nagusiak saskibaloiarekin bere ohiko zita izan du. Jardunaldi osoan zehar 109 partidu jokatu ziren izena eman zuten 46 taldeen artean. Txupinera eta Pregoilariak ere ez zuten hutsik egin eta saskibaloi kantxetan izan ziren Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea den Koldo Mendiarekin batera.[/box] HAURRAK Txapeldun: Overtime Txapeldunordea: Tintigorri Txiki KADETE Txapeldun:…

Zornotzak itxi du III Saski Eskola eta Preminien Topaketa

Pasa den larunbatean, Zornotza ST-k III Saski Eskola eta Preminien Topaketa  jokatu zen Amorebieta Etxanoko Larrea Kiroldegian. Jaialdi ederra izan zen eta bertan txikienak asko gozatu zuten saskibaloiaz. Zornotza ST, Tabirako ST eta Gernika KESB izan ziren bertan. Lehendabizi Teknifikazio jarduera burutu zuetn eta ondoren Topaketa hau txikienekin. Talde zornotzarra izan zen antolatzailea Bizkaiko Saskibaloi…