Larunbat honetan, ekainak 7, Saskibaloi Jaia ospatuko da Getxon, 71 talde eta 250 parte-hartzaile baino gehiagorekin, 24/25 denboraldiari amaiera emateko asmoz. Jarduera hau Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du eta Getxoko Udala, Getxo Saski, Bizkaiko Foru Aldundia eta Rural Kutxaren laguntza du. Jarraian egutegiak eta ordutegiak bidaltzen dizkizuegu. Kasu honetan talde bakoitzaren hasiera ordua adierazten da eta dagokion kantxan 20 minutu lehenago aurkeztu beharko dira. Hortik aurrera, jardunaldi bakoitzaren ordutegiak jakinarazten dira.
Parte hartuko duten taldeak asko direnez, 2025eko Saskibaloi Jaia 9:00etan hasiko da eta Gobela Kiroldegian (Saski Eskola, Preminiak eta Gizonezkoen Minien Bulls taldea) eta Erromoko CParen aldameneko kantxetan (Emakumezkoen Mini kategoria eta Gizonezkoen Minien Celtics taldea) ospatuko da.
EGUTEGIAK
- MINI MISTOA-MUTILAK BULLS
- MINI MISTOA-MUTILAK CELTICS
- MINI NESKAK COMETS
- MINI NESKAK ROCKERS
- MINI NESKAK STARS
- MINI NESKAK STING
- PREMINI MISTOA-MUTILAK LAKERS
- PREMINI MISTOA-MUTILAK TIMBERWOLVES
- PREMINI MISTOA-MUTILAK WARRIORS
- PREMINI NESKAK SUN
- PREMINI NESKAK VALKYRIES
- SASKI ESKOLAK
ARAUDIA