Saski Euskararen Eguna ospatuko da abenduaren 29an, Begoñazpi Ikastolak antolatuta

Saski Euskararen Eguna ospatuko da abenduaren 29an, Begoñazpi Ikastolak antolatuta

Aurtengoan ere, Saski Euskararen Egunaz gozatzeko aukera izango dugu
abenduaren 29an Bilboko Begoñazpi Ikastolak antolatutako txapelketari esker. Bosgarren edizioa izaten da honakoa, eta bistan denez hizkuntza bera sustatzea eta gizarteratzea du helburu nagusitzat, egun osoan zehar bai epaile eta partaideen artean ere euskaraz mintzatzea alegia. Orotara, 33 talde, hamabi ikastola eta hiruehun neska-mutil baino gehiago elkartuko dira. 50 partidu, kategoriaren arabera denborak murriztuz.

Maila bakoitzeko txapelketa bana jokatuko da. Halaber, pre-mini eta miniak lehiatuko dira goizean eta arratsaldez saski handikoak, infantil eta minien bigarren mailakoak, besteak beste. Horrez gain, berrikuntza modura ekintza berezi bat prestatu dute maila ezberdinetako talde guztiekin Ikastolako aretoan. “Bizkaiko saskibaloi federazioaren laguntza izan dugu beti horretarako, baita Bilbao basket, Gernika eta Zornotzako klubena ere”, azaldu du Jokin Kamiruaga, txapelketaren antolatzaile nagusietako batek. era berean, Tele Bilbao eta Radio Nerviónen laguntza izango dute sari-banaketa burutzeko: baloiak, kamisetak, Bilbao Basketen partiduak ikusteko sarrerak, eta jakina, trofeo bana irabazleentzat.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak