LFrako maila-igoera fasea: Araskiren aurka irabaztea bilatzen du GDKO Ibaizabalek sendo hasteko

LFrako maila-igoera fasea: Araskiren aurka irabaztea bilatzen du GDKO Ibaizabalek sendo hasteko

Lacturale Araskiren kontra jokatuz debutatuko du GDKO Ibaizabalek ostegun honetan Juan Serrano Macayo polikiroldegian. Derby euskalduna, gakoa euren asmoak aintzat hartuta. Zuzeneko emankizuna emititzen saiatuko gara esteka baten bitartez klikatuta.

Funtsezkoa da lehenbiziko garaipena lortzea, aurrerapauso nagusia izaten baita oro har. Hala aitortu du Estitxu Ibarretxe entrenatzaileak FEBeko webgunean: “Hiru partiduetara lehiatutako Ligan, oso garrantzitsua izaten lehena irabaztea, emaitza kontuan hartuta batez ere. Hurrengo egunari begira bereganatutako konfiantza ere da helburua. Talde honen aurka, alabaina, bi emaitza ezberdin lortu izan ditugu gainera Liga Erregularrean”.

Lehenbiziko aldia da Estitxu Ibarretxek igoera-fase batean murgiltzen dela, jokalari garaian hainbat bizi izan baditu ere. Hala, norbere presioa eta exijentzia kudeatzea funtsezko suertatzen direla kontziente da, bakoitzak ahal duena eman eta denek gozatzeko.

Hiru aurkari potenteei egin beharko diete aurre. Zentzu honetan, inportantea da teknikoki aurkariei min egiteko landutakoaren arabera jokoaren ezaugarri ofentsibo eta defentsiboetara moldatzea. Guztia, egonkortasun egokia sorrarazteko.

 

1. jardunaldia (osteguna, apirilak 28)
16:00h. GDKO Ibaizabal – ADB Araski AES. 2. multzoa.

2. jardunaldia (ostirala, apirilak 28)

16:00h. GDKO Ibaizabal – Grupo EM Leganés. 2. multzoa

3. jardunaldia (larunbata apirilak 30)

12:00h. Fundal Alcobendas- GDKO Ibaizabal. 2. multzoa

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak