Zenbait derbi interesgarri izan ditugu asteburu honetan, horietariko batzuk sorpresaz beteak. Orokorrean emaitza onak gure taldeentzat. 8 talde bizkaitarrek ziurtatuta dute A1erako pasea 3 jardunaldiren faltan. Gizonezkoen Tabirako Juniorrek oraindik garaipen bat gehiago behar du eta datorren astean ISB taldeari irabaziz gero helburua betea izango du.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Tabirakok derbia irabazi zuen eta azken hiru asteetako bolada ona eta gero badirudi mailari neurria hartu diola. Hiru garaipen eskuratu dituzte Durangarrek hiru talde indartsuren aurka, azkena La Salle (45-38). Partidua boladen arabera joan zen. Bazirudien Tabirako lehenago sartu zela partiduan baina ispilatze bat baino ez zen izna. La Salle partiduan sartu zen eta hiruko asko sartu zituen. Etxeko taldeak berriz ere partiduan sartu zen baino ez zuen berdinketa lortu. Atsedenaldia eta gero Durangarren 10-0eko partziala sartu zuten eta 15 minuturen falta 29-25 zihoazen aurretik. Deustukoak partidua berdintzea lortu zuten baina ez zeuden batere eroso. Azkenean Tabirakok garaipena erdietsi zuen.
Gernikak 46-57 irabazi zion Araskiri eta Loiola Indautxuk ezin izan zuen Kirolak Araberen aurkako partidua irabazi, baina progresioak aurrera dirau.49-54.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Beste derbi bizkaitar bat maila honetan. Oraingoan Gernika eta Loiola Indautxuren aurkakoa. Garaipena etxean gelditu zen 63-59. Luzapena beharrezkoa izan zen garaipena norentzat izango zen erabakitzeko. Bilbotarrek asko exijitu zioten gernikarrei.
Tabirako-Ibaeta partidan jardunaldiko ezustea gertatu zen, izan ere Durangarrek 45-50 galdu zuten. Partida hau galtzen duten bigarrena izan zen,biak etxea. Nahiz eta porrot hau jaso, A 1erako sailkapena ez dago arriskuan.
GIZONEZKO KADETAK
Gure taldeek aurrerapausoa eman zuten. Bilbao Unamunok 72-67 irabazi zuen bere partida eta progresioarekin jarraitzen du. Sailkapenean Fundación A liderrarengatik partidu bakarrera dago.
Loiola Indautxuk 53-66 irabazi zion Baskoniaren B taldeari eta bere progresioarekin tinko jarraitzen du. Gorritxoak hirugarren postuan daude eta matematikoki A1erako sailkapena lortua dute.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Aurreikuspenak bete egin ziren maila honetako derbi bizkaitarrean. Bilbao Unamunok 72-53 irabazi zion Tabirako Baque taldeari eta A1erako pasea lortu dute. Tabirakok itxaron egin beharko du pasea ziurtatzeko eta horretarako hurrengo jardunaldiko ISB taldearen aurkako partidua erabakigarria izango da.
Ziorkontrol Getxosaskik ondo borrokatu zuen baina ezin izan zien Azpeitiarrei irabazi. Azkenean 68-59.