Gu Lagunak Txiki eta Zornotza Eskola, Gabonetako Umeen Parkean hobeto posatu zutenak

Gabonetako Umeen Parkeko emaitzen eguneratzea

Kirolari dagokiena alde batera utziz, XLVI. Gabonetako Torneoa-P.I.N. 2016/17-XII Gabonetako B.E.C 2016/17 torneoan beste irabazle batzuk egon ziren, 75. Urteurrenaren logoaren aurrean hobeto posatu zutenak, eta badakigu nortzuk diren.

Proposamen ezberdinak izan genituen, parte-hartzaile guztiek posatu zuten, dibertigarriak eta argiak izaten saiatu ziren, baina epaimahaiak bat aukeratu beharra zuen eta ez zuten lan erraza izan. Horren zaila izan da, Eskola mailako  Zornotza Berdeari ex aequo sari bat eman zietela eta Guk Lagunak Txiki Nesken Premini mailakoari beste bat.

Talde hauek bere originaltasunagatik aukeratu zituzten.  Saria, Emakumezkoen Ligako partidu batez gozatzea izango da. Partidua otsailaren 4an ospatuko da 18,30etan Gernikako Maloste Kiroldegian, Lointek Gernika Bizkaia eta CREF ¡Hola! Taldeen artean. Partidura Gabonetako Umeen Parkean izena emandako jokalari eta entrenatzaileak sartu ahalko dira eta heldu batez lagundurik egon ahalko dira.

Informazio gehiagora eta bertaratzea konfirmatzeko bidali email bat icamarero@bizkaiabasket.com helbidera.

Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik, lehiaketa honetan parte hartu izana eskertu nahi diegu talde guztiei.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak