(Foto Santurtzi: Sergio Cocho)
Ez da asteburu erraza izan Estatu mailan dabiltzan gure taldeentzat. Lointek Gernika Bizkaia, Santurtzi eta Bidaideak taldeek liderren aurka jokatzen zuten eta ezin izan zuten irabazi. Zornotzak eta GDKO taldeek garaipena lortu zuten eta igoera dute helburu.
PERFUMERÍAS AVENIDA 71 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 56
Zalantza asko egon zitekeen Gernikaren inguruan, baina jokalariek prest daudela erakutsi zuten. Partidu zaila zuten aurrean Kopako garailearen aurka eta gainera bere etxean. Gernikarrek indar asko erakutsi zuten bai mentalki eta bai fisikoki. 25 minututan Gernikarrak hobeak izan ziren, ideia argiekin eta defentsan lan oso ona egin zuten. Atsedenaldian 39-36. Bigarren zatian ondo hasi ziren Gernikarrak, baina minutuak aurrera joan ahala Carter lesionatuaren hutsunea nabaritzen hasi zen. Erasoan ondo aritu ziren baina asmatzea falta zen. Porrota jaso dute Gernikarrek baina burua altxata datoz etxera.
AMETX ZORNOTZA 81 – AQUIMISA LABORATORIOS QUESO ZAMORA
Etxean ez da talde ona izaten ari Zornotza baina larunbatean Aquimisari irabazteko gai izan zen, denboraldiko hamaikagarren garaipena lortuz. Partidura ondo sartu ziren, 10-3koa lortuz. Skouen oso ondo zebilen. Zamorakoek ordea bi minututan buelta emateko gai izan ziren eta lehen laurdeneko bukaerara 16-18 iritsi ziren.Hansen eta Salarinen lan onari esker abantaila garrantzitsua hartu zuten kanpokoek 21-30 (5.min), baina Mikel Garitaoandiaren mutilek garaiz erreakzionatu zuten eta atsedenaldira 35-39 iritsi ziren.
Bigarren zatian Aquimisa gogotsu irten zen eta 40-52ko aldea lortu zuten. Estalayo eta Iriarte bere gain hartu zuten taldea eta hori asko igarri zen. Minutu baten faltan De la Ruak hiruko ederra sartu zuen 75-68koa ezarriz. Garaipena etxean geratu zen.
GDKO IBAIZABAL 78 – DURÁN MAQUINARIA ENSINO 57
Garaipen garrantzitsua lortu du GDKO Ibaizabalek eta lehen lau postuetan sartzeko aukerekin jarraitzen dute. Hasiera bikain bati esker eta Achiri Adek barrutik eta Araia Peña eta Dalmaok urrunetik egindako lanari esker Estitxu Ibarretxeren taldea 26-14 aurretik jarri zen. Hortik aurrera defentsa lan onari esker 19 baloi berreskuratu zituzten eta GDKOk partidua kontrolpean izan zuen. Azkenean 78-57.
SANTURTZI 58 – IGUALATORIO CANTABRIA ESTELA 72
Denboraldiko une zailean dago Santurtzi. Aste honetan Rafa Pueyo entrenatzailearen talde indartsua jaso zuten etxean. Ligako erasorik onenak eta defentsarik onenak aurrez aurre topo egin zuten eta ikusteko zegoen nork irabaziko zuen. 10. Minuturako berdinketa zegoen markagailuan 14-14. Partidua nahiko berdindua hasi zen baina pixkanaka Estela aldea zabaltzen hasi zen 25-32.
Santurtziri barrutik jokatzea asko kostatzen zitzaion baina ez zegoen partidua horrez erraz galtzen uzteko prest. 30.minutuan 42-51. Etxeko taldearen ahaleginak ordea ez ziren nahikoa izan eta ezin izan zuten partidua irabazi.
CD ILUNION 77 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 52
Talde bilbotarrak Otsailaren 25 eta 26 bitartean Oviedon ospatuko den Errege Kopa du buruan. Illunionen kontra ezin izan zuten irabaz, nahiz eta lan asko eman madrildarrei. Hirugarren laurdenera arte berdintsu joan zen partidua baina hortik aurrera Txurdinagakoek ez zuten saskiratzeekin asmatu 20 puntuko aldea lortzera iritsi ziren. Madrildarrek kontrolpean zuten eta azkenean 77-52 nagusitu ziren. Orain burua Kopan jarri behar dute.