Pasa den asteburuan, Barrena Berrik bere 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi garrantzitsuenetako bat burutu zuen. Asteburuan, Pepe Núñezen IV. Memorialaren testuinguruan, prestakuntza eta lehiakortasun jarduera ugari izan ziren.
Larunbatean prestakuntza-jardunaldi batekin hasi zen, eta Globallek, José Núñezen eskutik, doako saio praktiko bat egin zuen tiro-makina eta guzti.
Arratsaldean hasi zen Torneoa LF Challengeko Oses Construccion taldearekin. Faboritoa izan zen eta ez zuen huts egin. Finalean sartu zen Ointxeri 66 eta 48 irabazi ondoren eta Ausartak ezin izan zuen Abril Adba aviles gainditu.
Igande goizekoan formakuntza saio bikoitza Victor Lapeña eta Estitxu Ibarretxeren eskutik. Arratsaldean, finalean, nafarrek 72 eta 56 gainditu zuten talde asturiarra eta garaipena lortu zuten Pepe Núñezen IV.












