Prest daude UGP-PIN txapelketako egutegiak

Garaikurra azaldu dute dagoeneko PIN-eko txapeldun berriak

XLVII Gabonetako P.I.N-UGP 2017/2018-XIII Gabonetako B.E.C. Torneoan izena emateko epea amaitu da eta egutegiak  prest daude. Jarraian egutegiak eta txapelketaren funtzionamenduaren gauzarik garrantzitsuenen berri emango dizuegu.

EGUTEGIAK

• Minibasket Gizonezkoak: 2006/2007 urteetan jaioak

• Minibasket Emakumezkoak: 2006/2007 urteetan jaioak

• Pre-minibasket Gizonezkoak: 2008/09 urteetan jaioak

• Pre-minibasket Emakumezkoak: 2008/09 urteetan jaioak

• BASKET ESKOLAK, 2010/11

Erakustazokara sartzeko paseak Ostegunean 21 eta Ostiralean 22 hartzeko aukera duzue. Eskuz emango dira Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren egoitzan, Martin Barua Picaza Kalea 27,2.solairua. Horretarako ordutegia Ostegunean 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta Ostiralean 10:00etatik 13:00etara.

Gogoratu talde bakoitzari 10 pertsonentzako paseak emango zaizkiola. Pase horiekin sartuko dira JOKALARIAK ERE.

BEC-eko gerentziak TALDEKIDE ETA LAGUNTZAILE GUZTIAK BATERA SARTU BEHAR DIRELA adierazi digu. BEHIN PASEA BALIDATU ONDOREN EZINGO DA BERRIZ BALIDATU.

 

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte hurrengo posta elektronikoaren bitartez harremanetan: icamarero@bizkaiabasket.com

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak