Dagoeneko badira “Eskola Laguntzailea KITa” eta 25. urteurrena dela eta opari gisa emango diren kamiseta eta galtza jasotzeko datak. Aurreko denboraldietan bezala, material hori doakoa izango da. Materiala Kirol Etxeko hirugarren solairuan dagoen 301. gelan jaso beharko da. Ez da materialik emango ezarritako egun eta orduetatik kanpo, inolaz ere. Banaketa taldeen arabera egingo da. Pertsona bakoitza dagokion taldearen barruan joan beharko da, izena lehen aldiz eman dutenen eta izena berritu dutenen artean bereiziz, jarraian zehazten den bezala:
1. taldea: Izen-emate berriak dira (6034tik 6337ra bitarteko zenbakiak, biak barne)
- Egunak: urriaren 13a, asteartea; 14a, asteazkena; eta 15a, osteguna.
- Ordutegia: 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 18:00etara.
- Izen-emate berriek Eskola Laguntzaileko identifikazio-txartel berria ere jaso beharko dute.
2. taldea: Berritzeak (0001etik 6033ra bitarteko zenbakiak, biak barne).
- Egunak: urriaren 16a, ostirala (10:30etik 12:30era); urriaren 19a, astelehena; 20a, asteartea; 21a, asteazkena; 22a, osteguna; eta 23a, ostirala (10:30etik 12:30era).
- Ordutegia: 10:30etik 12:30era eta 16:00etatik 18:00etara.
- Azken denboraldian alta emanda egon diren eta baimendutako txartela duten Eskola Laguntzaileek txartel bera erabiltzen jarraitu beharko dute.











