(Argazkia: Iñaki Zenigaonaindia) 5 jardunaldi geratzen dira Euskal Ligetako bigarren fasea bukatzeko eta momentuz 7 dira Lauko Finalera birtualki sailkatuta dauden talde bizkaitarrak, horietariko bi, Loiola Indautxu Emakumezko kadeteetan eta Gernika KESB Emakumezko Juniorretan behin behineko lider bezala, Espainiako txapelketetarako txartel zuzena lortzeko lanean..
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Maila honetan Gernika KESB multzoko lehen postuagatik borrokatzen ari da eta lehen itzulia bukatu ondoren Aranur ISB taldearekin batera dago postu horretan. Bizkaitarrek 54-53 irabazi zuten Asador 10 Gibajas taldearen aurka. Oso ondo hasi ziren etxekoak, lehen laurdenean abantaila garrantzitsua lortuta 25-9. Bigarren laurdena oso ezberdina izan zen eta gasteiztarrek gernikarren ahultasuna aprobetxatu zuten atsedenaldira 24-23 iristeko.
Hirugarren laurdenetik aurrera beste partidu bat ikusi genuen, talde biak maila ona erakutsi zuten eta markagailuan ez ziren hiru puntu baino gehiagoko abantailak izan. Azken laurdenean, kanpoko taldeak ondo amatu zuen eta 15 segundoren faltan 51-53 aurretik jarri ziren. Gaizka Bareak hutsartea eskatu zuen orduan eta arbelak bikain funtzionatu zuen Nerea Zeniren hiruko bati esker. 3 segundo aurretik eta Asador 10 taldearen jaurtiketak ez zuen sartu nahi izan eta garaipena Malosten geratu zen.
Bere aldetik, Loiola Indautxuk Aranur talde ahaltsuaren aurka galdu zuen 50-69. Lehen laurdenetik partidua bideratuta izan zuten arabarrek.
A2an albiste bikainak, izan ere Tabirakok eta La Sallek Marianistas eta Atleticori irabazi zioten. Talde biek sailkapenaren goialdean jarraitzen dute, salbazio postuetan, Easorekin berdinduta.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Estatu mailako txapelketarako txartela lortzeko helburuan Loiola Indautxu da hobeto kokatuta dagoena. Alex Aurrerenak lehen postuan daude eta lehen itzuli osoan ez dute partidurik galdu. Ointxe Araskiren arteko partidu zailetik garaile irten ziren 58-60. Bilbotarrek etxekoen hasierako bolada onari erantzun behar izan zioten, lehen 10 minutuetan 24-15 jarri baitziren. Leyre Vindel ere lider bezala portatzen hasi zen Loiolarentzat eta pixkanaka abantailak murrizten joan ziren 28-23. Atsedenaldira 40-33 iritsi ziren.
Gorritxoen bolada ona atsedenalditik bueltan etorri zen, defentsako lan onari eta Uxue Espartari esker. Azken txanpa 50-49koarekin abiarazi zen. Aurretik jarri ziren bizkaitarrak 50-54 eta jarraian Ointxek 8-0ko partziala lortu zuen,58-54 jarriz. Horrela abiarazi ziren azken 4 minutuak eta baita azken 78 segundoak. Orduan Loioalk jaurtiketa libre bat saskiratu zuen eta hurrengo jokaldien etxekoek huts egin zuten. Maria Gabiolak kontraerasoa aprobetxatu eta saskiratzea lortu zuen eta azken segundoetan Vindelek ez zuen hutsik egin jaurtiketa libreko marratik eta garaipena bereganatu zuten.
A1ean Gernika KESB taldeak ohikoa baino gehiago sufritu zuen Hondarribia Ikasbasket taldearen aurka (59-62) eta hirugarren postuan da.
A2an Askartzak eta La Sallek garaipenak lortu dituzte. Deustukoak lidertzan dira 5 garaipenekin eta maila mantentzetik gertu daude.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Derbia zegoen Jesuitas ikastetxean oso ondo ezagutzen diren bi taldeen artean, Loiola Indautxu eta Bilbao Unamuno. Lehen partzial orekatu baten ondoren, partiduan hainbat joan etorri izan ziren. Lehendabiziko abantaila nabarmenak kanpoko taldeak lortu zituen, 32-45 jarriz. Etxekoak ordea defentsan sendo jarri eta erasoan eta hirukoetan fin ibili ziren, 9 minuturen faltan berdinketa lortuz 60-60. Nahuel urruneko distantzian fin ibili zen era bertan erabaki zen derbia 71-80.
Horretaz gain, oso gutxi egin ahal izan zien GetxoSaskik Fundación taldearen aurka 82-53.
A2an Tabirakok 53-63 galdu zuen Araberriren aurka eta maila mantentzeko postua galdu du. 4 taldek jarraitzen dute multzoko bigarren postuagatik borrokan eta azken jardunaldira arte dena erabaki gabe egotea espero da.
GIZONEZKO KADETEAK
Ez zen ezustekorik izan maila honetan bizkaitarrentzat. Loiola Indautxu Zarautz baino hobea (77-50) izan zen eta Zornotzak porrot galanta jasan zuen Fundación taldearengandik (72-33). Bilbao Unamuno eta Easo Adarraren arteko partiduan aukera guztiak zabalik zeuden baina 61-78 bukatu zen, gipuzkoarrak garaile.
A2an Paules Galtzagorrik berriz ere garaipena lortu du Marianistas taldearen aurka 60-46 eta liderrarekin berdinduta dago. Limpiezas Al Garbik galdu egin zuen berriz ere, oraingoan Fundación taldearen aurka 59-89.