BSFak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu du Zenbat Gara kultura elkartearekin

convenio zenbat gara
convenio zenbat gara

[box]Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Zenbat Gara kultura elkarteak gure saskibaloian elkarrekin euskararen erabileraren alde lan egiteko hitzarmena sinatu dute. Alde biek euskararen sustapenean, lankidetzan, lan egiteko konpromisoa hartu dute.[/box]

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak euskararen normalizazioaren inguruan lanean jarraitzen du, eta egunerokotasunean ematen diren harremanak euskalduntzea du helburu. Hori dela eta, Zenbat Gara kultura elkartearekin urtebeteko hitzarmena sinatu du. Federazioa, elkarte horren barruan dagoen Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera jardungo da, haurren hezkuntzan eta aisialdian esparru berriak zabaltzeko asmoarekin. Horrez gain, alde biek elkarren berri zabalduko dute, zeinek bere arloan; eta biek onuragarri deritzoten hainbat ekintzetan elkarrekin parte hartuko dute.

Hitzarmena, otsailaren 19an, asteazkenean, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko lokaletan izan zen, bertan Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidentea den German Mongek eta Gabriel Aresti euskaltegiko zuzendaria den Isabel Isazelaiak hitzarmena sinatu zutelarik.

[twocol_one]

convenio zenbat gara

[/twocol_one] [twocol_one_last]Zenbat Gara kultura elkarteko presidentea den, Xabier Monasteriok esan du, “Hitzarmen honen helburua ez da besterik  euskararen erabilera bultzatzea baino. BSFak aspaldidanik euskararen aldeko lana egin du eta gure entitatea horren inguruko taldea da”. Horrez gain, “euskararen erabilera bultzatzea, pentsaturik bai entrenatzaile askok, bai ume askok jakin badakitela baina ez daukatela jokoan erabiltzeko ohiturarik eta beren aisialdian kirolean erabilera bultzatzea benetan aurrerapausoa izango dela euskararen normalizazioan” esan zuen.[/twocol_one_last]  

Saskibaloiak egunerokotasunean euskara erabiltzen lagundu dezake:  “Ezinbestekoa pausoa da, saskibaloia umeak maite duena da, egin nahi duen kirola, eta euskaraz egiten badu, bere bizitzaren zati bihurtuko du, hau da, ume horrek ez du inoiz pentsatu behar euskara ikastolako edo ikastetxeko hizkuntza soilik denik”, argudiatu zuen Xabi Monasteriok

Zenbat Gara, euskara harremanen arlo guztietan erabiltzeko xedea duen kultura elkartea da. Euskaraz bizitzea dute helburu, hainbat ekimen sustatuz, gure hizkuntzan elkarbizitza esparru zabala sortuz, erdara nagusi den baina milaka euskaldun dituen Bilbon euskaldunontzako erreferentzia izatea. Era guztietako jarduerak bultzatzen dituzte gure hizkuntzan elkarbizitza une eta gune anitz horiek gauzatzeko. Elkarte honek Gabriel Aresti euskaltegia du, Bilboko euskaltegirik handiena, 1200 ikasleekin. Gainera, beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditu: Bilbo Hiria irratia, Erroa argitaletxea, Algara konpartsa, Kurkuluxetan umegunea, Atoan komunikazio bulegoa, eta Bilbon euskalgintzaren erreferentzia nagusia, Kafe Antzokia. Informazio gehiago www.zenbatgara.org

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak