EUSKAL LIGAK:Fundación 5+11 eta Bilbao Basket Fundazioaren arteko partidu bietan arabarrak garaile

EUSKAL LIGAK:Fundación 5+11 eta Bilbao Basket Fundazioaren arteko partidu bietan arabarrak garaile

(ARGAZKIA: Basketbasko) Test interesgarria izan du Bilbao Basket Fundazioko Junior eta Kadeteek faborito nagusiaren aurka, Fundación 5+11. Atsedenaldira arte eutsi arren baskoniarrak nagusitu ziren. Nesketan soilik Gernika KESB izan zen gai juniorretan irabazteko eta Kadeteetan talde guztiak daude berdinduta garaipen eta porrot batekin.

NESKEN JUNIOR MAILA

Ez da jardunaldi ona izan bizkaitarrentzat maila honetan. Soilik Gernika KESB-ek lortu zuen garaipena, 56-57 Electro Alavesaren aurka. Garaipen garrantzitsua bizkaitarrentzat. Arabarrak hobeto sartu ziren eta gernikarrek buelta eman behar zioten. Garazi Aberasturin jaurtiketa libre batek erabakiko zuen guztia.  Beste tadle bizkaitarrei gauzak txarrago joan zitzaizkien eta Lauko finalerako sailkatzea oso zaila dute. Loiola Fundibideren atzetik joan zen uneoro, 69-54 amaieran. La Salle Bilbaok ezer gutxi egin ahal izan zuen Asador 10 Gibajasen aurka, 86-48.

A2an bigarren garaipena Tabirako Baquerentza, oraingo honetan Marianistasen aurka, 50-47.

MUTILEN JUNIOR MAILA

Filialen arteko partidu bikaina izan genuen Ibaiondon. Bilbao Basket Fundazioak Bskonia bisitatu zuen eta 20 minutuz aukerekin izan zen. Sow eta Barbosak ordea erantzukizuna bere gain hartu zuten eta 16-2ko partziala sartu zieten bilbotarrei hirugarren laurdenean. Hor amaitu ziren bizkaitarren aukerak. 85-68 amaieran.

A2ko bizkaitarren derbia La Salle Bilbaorentzat izan zen 50-75. Kolore horia izan zuen norgehiagokak. Unamuno Mondragon baino gutxiago izan zen, 50-89. Zornotzak ondo jokatu arren ezin zion Urgatziri irabazi. 56-51.

NESKEN KADETE MAILA

Berdintasunak definitzen du Euskal Ligako A1eko talde hau. Gernikak 55-49 irabazi zion Hondarribiari eta Euskoartek ezin izan zuen Mondragon Unibertsitatearen aurka hasiera kaxkar baten ondoren. Hirugarren laurdenean 77-69. Olaia Arenas izan zen galdakoztarren taldeko onena 23 punturekin.

A2an bi talde bizkaitar daude salbazioko bi postuetan. Tabirakok 56-64 irabazi zion Movilteck-i eta Loiola Indautxuk eraginkortasun handia erakutsi zuen Mariniastasen aurka (54-36).

MUTILEN KADETE MAILA

Partidu zaila zeukan Bilbao Basket Fundazioak Araban. 5+11ko Kerejetaren hirukoek diferentziak gehitu zituen, 47-31 atsedenaldian. Partidua iraultzeko aukerak zeuden baina bilbotarrek baskoniaren harresiarekin topo egin zuten. 90-50 amaieran.

A2an derbi bizkaitarra GetxoSaskirentzat izan zen 68-61, Santurtziren aurka. Bilbao Unamunok ongi jokatu zuen Takeren aurka baina azken minutuetan erabakita uztea falta izan zitzaien, 72-82. Loiola Indautxuk ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Araberriren

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak