Nesken Junior mailan izan du jardunaldiko partidu nagusia Askartza liderra eta La Salle lehiakorraren artean. Salestarren etxean jokatu da partidua. Ekuatorea pasata partidu bakoitza erabakigarria da eta Lauko Finalak gero eta argiago ikusten dira.
NESKEN JUNIOR MAILA
Hobeto irten ziren salestarrak, liderraren aurreneko porrota eragiteko gogoekin. 9-2koarekin horiak partidan sartu ziren, Arce nagusi zela. Askartzakoek ondo erantzun zuten Iturralderen bitartez. Lehen 10 minutuak 20-22ko emaitzarekin bukatu ziren. Bigarren zatian partidua guztiz aldatu zen, Askartzak bere defentsako maila igo zuen eta partiduko erritmoa handitu zuen. Rekeroren neskei asko kosta zitzaien egoera berri onetara egokitzea eta erasoan ataskatu egin ziren. Askartzak asko hobetu zuen defentsako lanetan eta partiduan hasiz joan ziren. Partidua apurtzeko aukera izan zuten baina ez zuten lortu eta atsedenaldira 27-35 iritsi ziren.
Horiek bikain erantzun zuten atsedenaldiaren ondoren. Joko azkarra erakutsi zuten bilbotarrek berriz ere partiduan sartzeko. Leguina agertu zen partiduan joko eraginkor eta azkarrarekin. Askartzak presionatu egiten zuen eta La Sallek presioa apurtu eta puntuak lortzen zituen. Azken laurdenera aurretik iritsi ziren la Sallekoak 4845. Talde biek zeukaten partidua irabazteko aukera. Jaurtiketa libreek erabaki zuten partidua azken minutuetan.
Defentsa sendora erakutsi zuen berriz ere Askartzak eta soilik 6 puntu jaso zuten azken laurdenean. Arcek eta Iturraldek lerrotik erabakita utzi zuten partidua eta asko nabaritu zen Askartzaren konfiantza eta esperientzia azken minutuetan. Kanpoko taldearen alde jarri zen balantza eta partidurik galdu gabe jarraitzen dute 54-61.
Gainontzeko hiru partiduetan Leioak 52-71 irabazi zion Zornotzari Ixerbekoan. Unamunok 69-48 irabazi zion Escolapiosi eta Getxok 64-20 irabazi zion Urdanetari defentsan lan bikaina egin eta gero.
MUTILEN JUNIOR MAILA
Maila Bereziko Gizonezko Juniorren A1ean garaipen bakarra lortu zuten etxetik kanpo jokatzen zutenek. Tabirakok Paulesi hil ala biziko partiduan irabazi egin zion barakaldarren aurrean ezustekoa emanda eta lehendabiziko postuetatik kendu diote (77-76). Escolapiosek beste garaipen bat lortu zuen, oraingoan azken postuan dagoen Santurtziren aurka 65-51. Leioa Maristas baino askoz gehiago izan zen eta lehen postuan sailkatu da 77-47. Bukatzeko Ibaizabalek garaipen garrantzitsua lortu zuen azken minutuetan Liolaren aurka 76-81.
MUTILEN KADETE MAILA
Mutilen Junior mailan gertatutako berdina gertatu zen mutilen kadete mailako A1ean. Etxetik kanpo irabazi zuen bakarra Paules izan zen Urdanetari 41-64 irabazita. Sailkapenari begira partidu garrantzitsua jokatu zuten Leioak eta Berrio Otxoak. Leioarrak garaile 46-41. Unamunok La Salleri irabazi zion etxean eta ondo kokatuta dago Lauko Finalerako 77-56. Bukatzeko Patronatok 75-61 irabazi zuen Iturripen Tabirakoren aurka.
NESKEN KADETE MAILA
Nesken Kadete mailako Bizkaiko mailarik gorenean etxean zein etxetik kanpo garaipen kopuru berbera izan dugu. Unamunok 60-52 irabazi dio Tabirakori. Sailkapenari begira asko zegoen jokoan. Ugeraga Saski Sopela eta Getxorenak izan ziren etxetik kanpo lortutako garaipenak, Askartza eta Paulesen aurka urrenez urren. Bukatzeko, garaipen handia lortu zuen general Opticas Berrio Otxoak Tabirakoren aurka 75-65. Durangarrei lidertzatik at utzi die eta Santutxukoak dira sailkapenaren buru orain.