Bilbao Arenan jokatuko da osorik BBK UP Torneoa

Bilbao Arenan jokatuko da osorik BBK UP Torneoa

BizkaiaBasket Fundazioak eta Bilbao Basket Fundazioak antolatzen duten BBK Up Torneoaren bigarren edizioa Bilbao Arenan jokatuko da bere osotasunean apirilaren 27 eta 28an. Torneoak asteburuko ordutegia handitu du egoitza bakarrean ospatzea ahalbidetzeko eta ostiralez La Casillan jokatzekoa zen jardunaldia kentzeko. Gauzak horrela, partehartzaile guztiek Bilbao Arenaren kantxa eta instalazioez gozatzeko aukera izango dute.

Mini, aurre-mini eta eskolen sailkapen fasea larunbat (27) goizez jokatuko da eta arratsaldean saski handiko lehen faseak. Finalak igandez (28) jokatuko dira lehiaketako lehen eguna gainditzen dutenen artean.

Horrez gain, izena eman duten jokalari guztiek apirilaren 26an, ostirala, jokatuko den RETAbet Bilbao Basket-Canoeren arteko partidurako sarrera bat jasoko dute.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak