Datorren igandean, urriaren 18an, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, Ortuellako Udalarekin eta 40. urteurrena ospatzen ari den Barrena Berrirekin elkarlanean, selekzioen X. Lurraldearteko Txapelketa antolatuko du. Bizkaia, Kantabria eta Errioxako selekzioek triangular honetan parte hartuko dute, eta gizonezkoen zein emakumezkoen selekzioek jokatuko dute. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:00etara, sei norgehiagoka jokatuko dira, El Barracón Kiroldegian.
Datorren urriaren 18an, Bizkaiko Infantil mailako selekzioek Euskadiko eta Nafarroako Txapelketari begirako proba bakarra izango dute. Txapelketa urriaren 31n eta azaroaren 1ean jokatuko da Villafrancan (Nafarroa). Iker Abaden neskek eta Asier Gonzálezen mutilek bi partida jokatuko dituzte: 10:00etan Kantabriaren aurka eta 16:00etan Errioxaren aurka. Kantabriako eta Errioxako selekzioak Espainiako Autonomia Erkidegoetako Selekzioen Txapelketa prestatzen ari dira.
Txapelketaren ordutegiak:
- 10etan: Bizkaia – Cantabria
- 13etan: Cantabria – La Rioja
- 16etan: Bizkaia – La Rioja













