Urtarrilaren 29tik aurrera, eskola-lehiaketei ekingo zaiela berriro

Eskolako saskibaloiarekin jarraitzeko sortu diren hainbat zalantzari erantzun die Eskola Kirolak

[box]Urtarrilaren 12ko 160/2022 Foru Aginduan ezarritako Eskola Kirolaren Programako lehiaketa-jarduerak bertan behera utzi ondoren, eta Osasun Departamentuak etenaldiarekin jarraitzeko gomendiorik eman ez duenez, jakinarazten dizuegu urtarrilaren 29tik aurrera, eskola-lehiaketei ekingo zaiela berriro.[/box]

Gauzak horrela, joan den astean aurreratu genuen bezala, Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik eskatu genien klubei eta ikastetxeei jardunaldi horretako ordutegiak kudeatzeko, orain arte egin den bezala. Txapelketa egutegiaren arabera dagokion jardunaldian hasiko da berriro, 2022/01/29ko partidetan.

Bertan behera utzi ziren 3 jardunaldiei dagokienez, BSF Foru Aldundiarekin lanean ari da horiek berreskuratzeko hainbat aukera lantzeko, eta ahal bezain laster jakinaraziko da.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak