2022/2023 denboraldirako Eskola Baloi Ofiziala

EUSKAL KOPA EBA: Getxo SBT, txapeldun!

[box]Bizkaiko Foru aldundiari esker, KUTXABANK, ALZOLA enpresei esker eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta beroren Bizkaiabasket Fundazioak egindako aurrekontu-ahaleginari esker, 2022/2023 denboraldiko Eskola Kiroleko talde bakoitzari baloi ofizial bate mango zaio. [/box]

Horrela, honekin batera bialtzen dizuegun buletina bete eta Bizkaiko Saskibaloi Federaziaren lokaletik (Martin Barua Pikaza Kalea, 27, 2. solairua, Bilbo) pasa zaitezke lehenbailehen baloi horiak jasotzera, azaroaren  Azaroaren 2 eta 3an 10:30etatik 12:30era eta 16:00etatik 18:00 etara, eta ostiral 4an, 10:30etatik 12:30era.

Baloien ematea errazagoa egiteko, entitate bakoitzeko talde guztiak eskaera bakarrean islatzea eskatzen dizuegu, entitate osoko baloiak pertsona batek batuz.

Baloiak puztu gabe emango dira, poltsa bat ekartze gomendatzen da. Halaber, erantsita bidaltzen dugun buletina betetzerako orduan, taldearen mailak argi eta garbi agertu beharko dira, horrela baloi egokiak eman ahal izateko.

Gogorarazten dizuegu derrigorrezkoa izango dela Eskola Kiroleko partida ofizial guztietan baloi hauek erabiltzea, arau-haustea egiten duten taldeak zigortuak izango direlarik.

Informazio gehiago secretaria3@bizkaiabasket.com helbidean.

BOLETINA

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak