2022-2023 DENBORALDIKO ESKOLA KIROLEKO DIRU-LAGUNTZA

Jakinarazten dizuegu eskabideak aurkezteko epea 2023ko ekainaren 2tik 16ra bitartean izango da, biak barne.

Eskola-kirolerako diru-laguntzaren eskaera Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko duzue.

Ziurtagiri elektroniko bidez bakarrik sartu ahal izango zarete (erakundearen ziurtagiria, BakQ, NAN elektronikoa…).

Jarraitu beharreko urratsak:

  • Klikatu “bilatu” izapideen katalogoan
  • Klikatu prozedura honetan: “2022/2023 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirolaren Programako jardueretan parte hartzen duten erakundeei zuzendutako foru-diru-laguntzak (2410)”.

Ikusten ez bada, pantailaren ezkerraldean agertzen diren iragazkiak dituen prozedura bilatu ahal izango duzue (aukeratu Euskara, Kultura eta Kirol Departamentua saileko goitibeherakoan).

  • Klikatu “tramitatu”.

Eskabidea betetzeko jarraitu beharreko urratsak jasotzen dituen eskuliburua bidaltzen dizuegu.

BERRITASUNA: Erakundeko eskola-kiroleko kirol-arduradunari dagokionez, C1 euskara-titulua edo baliokidea izatea eta lan-kontratu bat izatea baloratuko da. Lan-kontratuaren kasuan (eskola-kirolean emandako ordu-kopurua zehaztu beharko da), dirulaguntzaren eskabidea aurkezteko epea amaitu arteko egiaztagiriak aurkez ditzakezue gure aplikazio informatikoan. C1 euskara-tituluaren edo baliokidearen kasuan, Bizkaiko elkarreragingarritasun-nodoaren bidez kontsultatuko da, eta, beraz, ez da beharrezkoa haren ekarpena egitea.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak