Datozen egunetarako haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik ezarritako alertak direla eta, Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera utziko ditu azaroaren 4rako (larunbata), kanpoan egiten diren Eskola Kirolaren Programako jarduera guztiak (hastapeneta jolas-lehiaketak eta jarduerak).
Barruan egiten diren eskola-kiroleko partidei eutsiko zaie. Mesedez, kontuz ibili joan-etorrietan.
Edozein atzerapen intranet bidez jakinaraziko da. Hori partidaren ordutegia aldatuz egingo da, ordutegia 00:00etan jarriz.