ARGAZKIA: Gernika KESB
Abenduaren zubia ostean, txapelketa kantxara itzuli zen, oso albiste onekin gure taldeentzat: Barakaldo Basket eta La Salle-k kadete mailako A1erako txartelak eskuratu zituzten, Bilbao Basket eta Lointek Gernikarekin batera. Eta Tabirako ia ia sailkatuta dago. Junior mailan, Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua lortu zuen titulurako borrokara hurbiltzeko.
NESKEN JUNIOR
Aurrera pauso handia eman du Loiola Indautxuk etxean, Easoren aurrean (73-72). Garaipen horrekin, bilbotarrak ia ia daude A1ean. Bizkaitarrek hasiera txarrari (5-18) buelta eman zioten hirugarren laurdenean eta berriro erremontada sortu zuten azken txanpan, 9-2ko partzialarekin.
Lointek Gernikak eta Barakaldo Basketek porrotak jaso zituzten. Malosteko taldeak galdu egin zuen liderraren aurrean (60-49), baina, ezuste handia salbu, A1ean egongo dira. Eta ezkerraldekoek lehia zuzen batean galdu dute, Araskiren aurka (53-65) eta arabarreko baino bi partida gehiago irabazi beharko dute.
MUTILEN JUNIOR
Lehen faseko azken derbia eta Loiola Indautxuk erraz gainditu zuen Centro de Estudios Mikeldi USK (51-95). Jesuitaseko taldea laugarren postuan mantentzen da, partida bateko aldearekin seigarren postuarekiko.
Eta porrota Fundación Bilbao Basket Fundazioarentzat Baskoniaren aurka (88-78). Partidaren klabea hirugarren laurdenean egon zen, 16-2ko partzialarekin (63-41). Ezuste handia salbu, bilbotarrek bigarren postuan amaituko dute lehen fasea.
MUTILEN KADETE
Tabirako Baquek asteburuko garaipenik garrantzitsuena lortu zuen, Atlético San Sebastian-en aurrean (65-52). Hiru jardunaldiren faltan, durangarrek bi partida eta aberageko aldea dute seigarren postuarekiko.
Gainera, Tabirakoren garaipenak A1erako txartela eman zion Barakaldo Basket taldeari, nahiz eta galdu Easoren pistan (77-46).
Eta liderren arteko lehian, Fundación Bilbao Basket Fundazioa erabateko garaipena eskuratu zuen Baskoniaren kantxan (71-101), lehen faseko lidergoa ziurtatzeko.
NESKEN KADETE
Mutilen talde guztiak A1etik oso gertu daude eta neskek jada eskuratu zuten A1erako pasea.
Larunbatean, La Sallek txartela ziurtatu zuen Easoren pistan (45-54), 0-10reko partzialari esker bigarren zatiko hasieran.
Eta Lointek Gernikak porrotik gabe jarraitzen dute: 11tik 11 bizkaitarrentzat, Asevi Araskiri irabazi ziotenek, 84-66ko emaitzarekin.