Joan den asteartean, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendaritza Batzordeak 2025/26 denboraldian Bizkaia zuzenduko duten hautatzaile bizkaitarrak izendatu ditu Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen Txapelketetan.
Jesus Ituiño zuzendari teknikoak egin eta Zuzendaritza Batzordeak sinatu duen hautatzaileen zerrendan jarraitutasuna izan da nagusi. Nobedade nagusia Jose Nuñezen irteera eta bere laguntzaileetako baten, Diego Diazen, aurrerapausoa da.
Hauek dira Bizkaiko 25/26ko hautatzaileak:
- Mini Neskak: Asier Hormaetxea
- Mini Mutilak: Jon Ander Paredes
- Infantil Neskak: Iker Añon
- Infantil Mutilak: Asier González
- Kadete Neskak: Jon Ortiz
- Kadete Mutilak: Diego Díaz
- Junior Neskak: Adrián Yáñez
- Junior Mutilak: Mikel Fernández
- U21: Eneko Izkara