EUSKNAF25 KADETE: Txapeldunordea Bizkaiko mutilentzat eta laugarren postua neskentzat

EUSKNAF25 KADETE: Txapeldunordea Bizkaiko mutilentzat eta laugarren postua neskentzat

FINALA MUTILAK: BIZKAIA 74 – GIPUZKOA 89

Diego Díaz-ek zuzendutako mutilek galdu egin dute finalean, Gipuzkoaren aurka, beti atzetik joan ondoren. Hasiera oso kaskarra eta klabes gure selekzioare tzat: 4-16ko emaitza laugarren minutuan. Gipuzkoarren aldea 10 puntu gainetik mantendu da, gure mutilen lehen erreakzioara arte: 27-33, bigarren laurdenaren 4. minutuan. Aurkariak 0-8ko erantzuna eman die gure mutilei, baina Bizkaiak ondo amaitu du lehen zatia (36-43).

Zoritxarrez, minutu onek ez dute jarraitasuna izan hirugarren laurdenean. Gipuzkoa berriro ihes egin da (40-54) eta Ia partida erabakita utzi du laurden baten faltan (50-69). Gure mutilek ez dute amore eman (69-79, hiru minuten faltan), baina ez dute aukerarik izan garaipena eta títulua lortzeko. Patrick Alañak 21 puntu saskiratu ditu.

3. POSTUA NESKAK: BIZKAIA 62 – ARABA 68

Jon Ortiz-ek zuzendutako neskek laugarren postuan amaitu dute Villafranca jokatutako kadete txapelketa. Beti atzetik bizkaitarrak, 4-14ko hasieraren ondoren bost minututan. Arabarren abantaila 11 puntukoa izan da bigarren laurdenean, baina Bizkaia erreakzio bikaina sortu du: 8-0eko partziala eta 29-30reko emaitza. Atsedenaldian, 29-35.

Bigarren zatian, gure neskek bere aukerak mantendu dituzte, baina asko hurbildu gabe. Araba berriro ihes egin da (37-50), 0-8ko partzialari esker. Azkeb laurdenean, egoera bera: 47-52tik 47-58ra. Bizkaiak ez du amore eman, baina ez du aukerarik izan.
12 puntu eta 15eko balorazioa Nora Elexpururentzat

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak