ARGAZKIA: acb Photo / Aitor Arrizabalaga
Aste Santuko larunbata eta bakarrik bi partida gure elite taldeentzat. Miribillan, Surne Bilbaok garaipen ikusgarria eskuratu zuten playofferako borrokari begira. Eta Madrilen, Lointek Gernika Bizkaia jaitsierako postuetatik ihes egin zen garaipen garrantzitsuarekin.
SURNE BILBAO 90 – UNICAJA 74
Talde bilbotarrak garaipen ikusgarria lortu zuen aurkari zuzen baten aurrean, playofferako borrokan. Jaia biribiltzeko bakarrik falta izan zitzaion aberagea berreskuratzea, baina bisitarien defentsak ez zuen utzi azken jokaldian. Lehen zati parekatuaren ondoren, Jaume Ponsarnauk zuzendutako mutilak ihes egin ziren (52-42). Unicajak erreakzionatu egin zuen, baina etxekoek bultzadari eutsi egin zioten (58-56). Eta hori klabea izan zen, bizkaitarrak berriro ihes egin zirelako laurdenaren amaieran (76-63). Azken minutuetan, garaipen erabakitarekin, aberagea izan zen helburua, baina 3 puntu falta izan zitzaizkien bilbotarrei.
MOVISTAR ESTUDIANTES 82 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 85
Txapelketako boladarik onenean zegoen taldearen aurka (7 garaipen erreskadan) eta denboraldiko unerik garrantzitsuenean, talde bizkaitarrak garaipen klabea lortu zuen, partida bateko aldea izateko jaitsierako postuekiko. Lucas Fernandez-ek zuzendutako neskek alde biakina izan zute hirugarren laurdenean (50-60), baina madrildarrek ez zuten amore eman eta buelta eman zioten (77-74). Une klabe horretan, 0-7ko partziala oso beharrezko garaipena harrapatzeko.











