Kiteb Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimenduak I. Mailako Ikastaroaren prestakuntzan aurrera jarraitzen du. Bloke komuneko eskolak amaitu ondoren, saio praktikoekin hasi dira dagoeneko, Mungian.
Saskibaloiko 20 kirol-teknikari etorkizuneko ikasle prestatzen ari dira irailaren 28az geroztik, I. Mailako titulazio ofiziala eskuratzeko.
Aurrez aurreko saioak joan den astean hasi ziren lehen sorospenetako ikastaroarekin, eta aste honetan saio praktikoak abiatu dituzte, David Gil bezalako entrenatzaile eta prestatzaile bikain baten eskutik. Baskoniarekin hamarkada luzez lotuta egon den teknikariak, bai harrobian bai goi-mailan, bere ezagutzak partekatu ditu entrenatzaile gazteekin.
Saio praktikoak Mungiako José Antonio Agirre kiroldegian egiten ari dira, eta eskolak apirilera arte luzatuko dira.












