MENU

Atala: Federazioa

  • FIBA Road Show World Cup 2014 Bilbao
  • FIBA Road Show World Cup 2014 Bilbao
  • FIBA Road Show World Cup 2014 Bilbao
  • FIBA Road Show World Cup 2014 Bilbao

Road Showa Bilboko etapa amaitu eta Barakaldora doa

(ARGAZKIAK: FEB) Asteburu honetan FIBA Road Show World Cup 2014ak Bizkaian egingo duen bere lehen geldiunea Bilbon egin du, non txikiek eta nagusiek parte hartu zuten. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoko pasealekuan 20 ordu baino gehiagotan zehar saskibaloiaz gozateko aukera izan genuen, ehunka saskibaloi zale inguratu zirelarik antolatu ziren programatutako ekintza ezberdinetara.

Larunbatean Road Showa neurketa ofizialekin hasi zen, eta horren ondoren, Elisa Aguilarrek klinik bat eman zuen. Arratsaldean, etxeko txiki nahiz nagusientzako torneo bat antolatu zen, baita ginkana eta hiruko jaurtiketen txapelketa bat ere.

Saskibaloiaren jaiak hurrengo egunean, igandean, jarraitu zuen, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programako saio batekin, Bizkaia GDKOko jokalariaren bisitarekin eta Isa Sanchezen klinik batekin, non Zornotza ST eta Eskolapioseko jokalariek parte hartu zuten. Arratsaldean, txapelketa gehiago antolatu ziren, bisita gehiago eta sarien banaketa.

FIBA Road Show World Cup 2014ko kamioia eta ekintza guztiak Barakaldora mugituko dira orain. Apirilaren 1ean eta 2an Barakaldoko Herriko Plazan.

BARAKALDOKO AGENDA  – Herriko Plaza 

APIRILAK 1, ASTEARTEA

12:00-13:30: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)

13:00-14:30: FEB Klinika

16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)

18:00-19:00: Hiruko jaurtiketen txapelketa

19:00-20:00: Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua

APIRILAK 2, ASTEAZKENA

10:30-12:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin egindako ekintza (12 urtetik beherako neska-mutilentzat)

12:00-12:30: Neska-mutilentzako ginkana (6-8 urte)

12:30-13:30:  Bisita sorpresa

13:30-14:30: FEB Klinika (Amaya Valdemoro)

16:30-18:00: Museo kamioira bisita eta inguruko ikastetxeekin ekintza (16 urtetik beherako neska-mutilentzat)

18:00-19:00 : Posizio anitzeko jaurtiketa txapelketa

19:00-20:00 : Parte hartze librea BiSFko monitoreek zuzendua eta sari banaketa

 

Gehiago

Bizkaiko Saskibaloi Federazioa kudeaketa eredu, Kirol Federazioen I. Kudeaketa Jardunaldietan

16/03/2014 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 6424

Joan den asteburuan, Miribillako Kirol Etxean Kirol Federazioetako I. Kudeaketa Jardunaldiak antolatu ziren, bertan Euskadiko Lurralde eta Autonomia federazio askok parte hartu zutelarik. Iritzi ezberdinak plazaratzeko foro bat sortu zen, debatearen gai nagusia efizientzia ekonomikoa iz zela.

copas

Kopa txapelketetako inskripzioak

13/03/2014 • Federazioa, Berriak, Nagusiak • Views: 6010

Kopa jokatzen diren kategoriak honako hauek dira: Emakumezkoen Senior ligako lehenengo maila eta Junior eta Kadeteetan emakumezkoetan eta gizonezkoetan, kategoria guztietako maila guztietan. Inskripzioa Emakumezkoen Senior Koparen zozketa, martxoaren 24an arratsaldeko 19:30etan izango da Bizkaiko

“Mozorrotuko nintzateke…” lehiaketaren sariaren banaketa

12/03/2014 • Federazioa, Berriak • Views: 4995

Atzo arratsaldean, martxoaren 11an, amaitu berri diren Aratusteetan antolatutako mozorro zozketa/lehiaketako saria banatu genion irabazleari: Josu Cabanillas. Germán Mongek, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren presidenteak Báden baloi bat eman zion, gure txapelketa ezberdinetan baloi ofiziala dena.

convenio zenbat gara

BSFak euskara sustatzeko hitzarmena sinatu du Zenbat Gara kultura elkartearekin

19/02/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 7684

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak euskararen normalizazioaren inguruan lanean jarraitzen du, eta egunerokotasunean ematen diren harremanak euskalduntzea du helburu. Hori dela eta, Zenbat Gara kultura elkartearekin urtebeteko hitzarmena sinatu du. Federazioa, elkarte horren barruan dagoen Gabriel

3×3 egutegi berri guztiak

17/02/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 8772

3×3 egutegi berriak guztiak ikusgai. Dokumentuak koordinatzaileei e-mailez bidalita daude jada, eta orain web orrialdean ere ikusgai dituzu. Ikusi ea zein multzotan zauden, eta hurrengo asteburuetako jardunaldiak ondo behatu, hurrengo asteburuan partiduak berriz abiaraziko dira eta. Aurre-mini

Curso Ikastaroa arbitro epaile

Epaileen Ikastaro Presentziala

14/02/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 5286

Bizkaiko Epaile Batzordeak, interesatuta dauden guztientzat Epaileen Ikastaro Presentzial berria aurkeztu du. Saio teorikoak Bilboko Kirol Etxean (19:00etatik 21:0etara) eta saio praktikoak Deustuko Kiroldegian (18:00etatik 20.00etara) izango dira. Guztira 8 klase egun izango dira, otsailak 24, 25,

jesus ituiño

Jesus Ituiño: “Taldean lan egiteko asmoz nator”

13/02/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 7877

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren kirol zuzendari berria, Jesus Ituiño, taldean lan egiteko asmoarekin dator. Bere esanetan, federazioak hainbat ekintza antolatzen ditu, eta bertan laguntza eskaintzea da bere helburu nagusia. Berarekin hitz egiteko aukera esan dugu, hona hemen kirol zuzendari

ESCOLAR 3X3

Eskola Kiroleko egutegi berriak

12/02/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 15608

Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren webgunean, www.bizkaiabasket.com web helbidean, Eskola Kiroleko bigarren faseetako egutegi berriak ikusgai dituzue: HAUR KATEGORIA MUTILAK, egutegien zenbaki berriak: 76-77-78 MINIBASKET MUTILAK.5X5, egutegien zenbaki berriak: 79-80 AURRE-MINIBASKET MUTILAK.5X5,

Jesús ituiño

Jesus Ituiñok federazioaren kirol zuzendaritza hartu du

10/02/2014 • Federazioa, Nagusiak • Views: 7985

Jesús Ituiño, Maristas eta Patronatora lotutako gertalaria, Caja Bilbao talde ohiaren harrobian lan egin zuena, Bizkaiko gizonezkoen junior hautatzailea, curriculum luze bat duena, Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren kirol zuzendari berria da,eta Federazioaren kirol lerro estrategikoak finkatzeaz