Bizkaia Kirol Teknikarien Eskola Baimenduak matrikulazio epea ireki du
Otsailaren atik aurrera eta otsailaren 23ra arte zabalik egongo da Hasierako Saskibaloi Ziklo honetan izena emateko epea, bai federazio formakuntza dutenentzat eta ez dutenentzat. Lehengoen kasuan, baliozkotzeak, korrespondentziak eta salbuespenak banan banan tratatzen dira.
Formakuntza eskaintza ahalik eta ikasle gehiengana iris dadin, beraien ezaugarriak edozein direla ere, eta beste kirol batzuen ikasketa, lan edo izaera pertsonaleko jarduerekin bateragarria izan dadin, honek izaera erdipresentziala izango du, hau da aurez aurrezko eskola saioak eta eskola saio ez presentzialak konbinatuko dira.
Informazio gehiago:
- formakuntza@asfedebi.eus
- 94 403 78 00
- www.asfedebi.eus