ELITE: 18 garaipen jarraian Teknei Zornotza, Ibaizabal eta Bidaideak taldeen artean

ELITE: 18 victorias seguidas entre Teknei Zornotza, Ibaizabal y Bidaideak

ARGAZKIA: BSR ESPAÑA

BASKONIA 110  – SURNE BILBAO 91

Talde bizkaitarrak ez zuen aukerarik izan Gasteizen jokatutako derbian. Jaume Ponsarnauren mutilak beti atzetik joan ziren Buesan, defentsa kaskarrarekin. Etxeko taldeak partida erabakita utzi zuen atsedenaldian, 71 puntu saskiratu ostean (38-23ko emaitza bigarren laurdenean). Datorren asteburuan ez da ligarik egongo, nazioarteko partidak direla eta.

PERFUMERIAS AVENIDA 85 – LOINTEK GERNIKA 60

Bizkaitarrak porrot batekin joan ziren geldialdira eta porrot batekin itzuli dira txapelketara. Gasteizen jokatuko partidaren oso antzekoa, etxeko taldeak epaia eman zion neurketari atsedenaldian, 43-20ko emaitzarekin. Lointek Gernikak irudi hobea eskaini zuen bigarren zatian, baina aukerarik gabe.

TALENT BOET MATARO 72 – IBAIZABAL 75

Ibaizabal-en bolada onak ez du amaierarik. Seigarren garaipen jarraian talde bizkaitarrarentzat, luzapenean lortutako. Txutxi Solarrek zuzendutako neskek 5 puntugatik galtzen zihoazen 40 segunduren faltan eta 2 puntugatik 5 segunduren faltan, eta aurkariak baloia zuen. Baina galdakaoztarrek jabetza berreskuratu zuen eta berdinketa lortu zuten libre marratik. Luzapenean, Vallejok, Iruskietak eta Vindelek garaipena itxi zuten.

HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 62 – ROMAKURUMA UE MATARO 55

Gorostizan jokatutako neurketan (Lasesarren gertutako suagatik), Aritz Duroren neskek denboraldiko laugarren garaipena lortu zuen, zortzigarren postura igotzeko. Kataluniarrek 9 puntuko aldea izan zuten lehen laurdenean, baina bizkaitarrek buelta eman zioten bigarrenean (32-28). Berdinketa 10 minuturen faltan eta 0-6ko partziala bisitarientzat. Etxekoen erantzuna erabatekoa izan zen: 13-0eko partziala sei minututan garaipena lortzeko.

PAS PIELAGOS 74 – TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 96

Asteburuko amaieran, Teknei Zornotza Bizkaiak kurtsoaren zortzigarren garaipena lortu zuen, zazpigarrena 20 puntu edo gehiagogatik. Bizkaitarrek bere ohiko formula erabili zuten, lehen laurden ikusgarriarekin (18-30). Etxeko taldeak erreakzionatu zuen eta bi puntura hurbildu zen hirugarren laurdenean (45-47), baina liderrak ez zion itxaropen gehiagorik eman: 3-19ko partziala eta arazorik gabe amaiera arte.

UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 67 – RECOLETAS SALUD CARBAJOSA 62

Bilbotarrek agur esan zioten bere bolada txarrari eta garaipena eskuratu zuten sei jardunaldien geroago, neurketaren amaiera ikusgarrian. Lehen zati ona, 8 puntuko abantailarekin (43-35). Bisitarien erreakzioak buelta eman zion neurketari eta 3 puntuko aldea izan zuten 37 segunduren faltan. Orduan, Indautxuko taldeak 8-0eko partziala lortu zuen garaipenaz gozatzeko.

AMIVEL REYES GUTIERREZ 70 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 79

Lautik lau talde bilbotarrarentzat ligako hasieran, goiko sailkapeneko postuetan mantentzeko. Bizkaitarrak lehen zati bikaina jokatu zuen, 10 puntuko abantailarekin aldageletara joateko. Gero, anfitrioak emaitza estutu zuen hirugarrenean, baina Txurdinagako jokalariek ez zioten aukerarik eman neurketaren azken minutuetan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak