ELITE: Bere aste magikoa biribildu zuen Surne Bilbao Basket

ELITE: Surne Bilbao Basket redondea su semana mágica

ARGAZKIA: acb Photo – Aitor Arrizabalaga

SURNE BILBAO BASKET 96 – DREAMLAND GC 78

Asteazkenaren erremontada historikoaren ondoren, Jaume Ponsarnauren gizonek Gran Canariari irabazi zioten Miribillan, ia salbazioa lortzeko: lau partida eta aberageko aldea jaitsieran dauden taldeekiko 8 jardunaldiren faltan. Bilbotarrei partidan sartzea kostatu egin zitzaien, baina gero ez zioten aukerarik eman bere aurkariari: 43-28ko emaitza erdiko laurdenetan eta arazorik gabe azken txanpan.

CASADEMONT ZARAGOZA 71 – LOINTEK GERNIKA 64

Asteburuko amaieran gure taldeentzat, Lointek Gernikari asko zaildu zitzaioan playoffean egotea: bi jardunaldiren faltan, bere bi neurketak irabazi behar ditu eta Joventut-en bi porrotak itxaron. Zaragozan, lehen zati bikaina (30-33) eta garaipeneko aukerak azken laurdenaren arte. Baina 56-55ko markagailuarekin, etxeko taldeak 12-0 partziala eskuratu zuen.

BUENO ARENAS ALBACETE BASKET 74 – TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 76

Talde bizkaitarrak pauso handi bat eman zuen permanentziarako borrokan. Bigarren garaipen jarraian, hirugarrena azken lau partidetan eta agur esan zion azken postuari. Orain, salbazioa garaipen batera dago. Oso partida parekatuaren ondoren, Meanak 5 puntu klabe saskiratu zituen azken bi minutuetan.

HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 55 – MELILLA CIUDAD DEL DEPORTE LA SALLE 59

Barakaldotarrek beste aukera ona galdu egin zuen Lasesarren eta orain, gutxienez, bi neurketa irabazi behar dute azken hiru jardunaldietan. Bizkaitarrei berriro trabatu zitzaien norgehiagokaren amaiera: bakarrik bost puntu azken zortzi minutuetan (50-45tik amaierako emaitzara) eta punturik gabe azken lau minutuetan.

IBAIZABAL 42 – MARISTAS CORUÑA 49

2 jardunaldi geratzen dira Ligari amaiera emateko eta lasaitasun handia Urretan, nahiz eta jasotako porrota bigarren sailkatuaren aurrean. Kanpoko taldea beti aurretik, 16 puntuko aldearekin azken laurdenaren hasieran. Une horretan heldu zen etxekoen erreakzioa (bakarrik puntu bat jaso zuten 9 minututan), baina garaipenera iristeko aukerarik gabe.

BC COCINAS.COM 77 – FUNDACIÓN BILBAO BASKET FUNDAZIOA 66

Azken hirugarren jardunaldia ere FEB Hirugarren Mailan eta bilbotarrek agur esan zioten bere bolada onari, lider berriaren kantxan galdu ondoren. Bizkaitarren erreakzio bikaina hasiera kaskarra ostean (30-12tik 33-32ra) eta errioxarrak berriro ihes egin ziren azken txanpan, partidari epaia emateko 3 minuturen faltan (71-58).

TABIRAKO BAQUE 73 – GRUPO DE SANTIAGO 88

Zortzigarren porrot jarraian talde bizkaitarrentzat, baina irudi hobearekin. Landakon, beti aurretik burgostarrak, baina etxekoek ez zuten amore eman (43-50reko emaitza atsedenaldian). Azken txanpan, durangarrak 8 puntura hurbildu ziren (67-75), baina bere aurkariak partida erabakita utzi zuen 0-8ko partzialarekin.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 78 – FUNDACIÓN ALIADOS 54

Etxean azken partida galdu ondoren, Adrián Yáñez-ek zuzendutako mutilek ez zioten aukerarik eman bere aurkariak, larunbateko arratsaldean, eta hirugarren postuan gehiago finkatzen dira. Bilbotarrek ez zuten ararozik nahi eta ihes egin ziren lehen jokalditik (13-4 eta 21-10 lehen laurdenean). Gero, 10 puntuko aldea mantendu zuten partida osoan zehar.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak