Azaroaren lehen asteburuan eta garaipen batekin hasi zen denboraldia Bidaideak Bilbao taldearentzat. Gainera, gure emakumezkoen taldeek garaipenak lortu zituzten partida guztietan.
BAXI MANRESA 79 – SURNE BILBAO BASKET 77
Talde bilbotarra garaipenik gabe mantentzen da Endesa Ligan. Manresan, bizkaitarrek buelta eman zioten bigarren laurden kaskarrari hirugarrenean: atsedenaldian, 9 puntu atzetik, gero 2 aurretik (58-60). Jaume Ponsarnauren mutilek garaipena oso hurbil izan zuten, baina etxekoek eskuratu zuten bilbotarren akatsei esker.
LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 80 – CLUB JOVENTUT BADALONA 64
Lucas Fernandez-ek zuzendutako neskek hirugarren garaipena lortu zuten Malosten. Atzo, asteburuko amaieran, 3-1eko balantzea zuen taldeari irabazi zioten. Bigarren laurden handiari esker, gernikarrek 19 puntuko aldea eskuratu zuten (44-25). Gero, minuturik zailenak heldu ziren (50-46 eta 60-56), baina etxekoek gainditu zituzten 12-2ko partzialarekin.
IBAIZABAL 79 – SMARTLOG OINTXE 52
Urretako derbian, talde galdakaoztarrak hirugarren garaipen jarraian lortu zuen. Beti aurretik bizkaitarrak, lan-talde handiarekin (bost jokalarik 10 puntu edo gehiago saskiratu zituzten). Txutxi Solar-rek zuzendutako neskek bigarren zati ikusgarria sortu zuten, aukerarik gabe emanez bere aurkarari, bai erasoan (bakarrik 8 puntu hirugarren laurdenean) bai defentsan (26 puntu azken laurdenean).
MARISCOS ANTÓN CORTEGADA 53 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 56
Barakaldotarrek bere bolada txarrari agur esan zioten Galizian. Baina Ezkerraldeko taldeak asko lan egin behar izan zuen garaipena lortzeko Vilagarcia de Arousan, atsedenaldian 9 puntuko desabantaila izan zutelako. Erreakzioa hirugarren laurdenean iritsi zen eta, bereziki, azken bi minutuetan: 1-6eko partziala eta akatsik gabe libre marratik garaipena eskuratzeko.
TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 82 – MEGACALZADO ARDOI 64
Bosgarren garaipen jarraian Amorebietako taldearentzat, berriro oso erraz. Larrean, bizkaitarrek partida ia erabakita utzi zuten atsedenaldian, 15 puntuko aldearekin (44-29). Hortik aurrera, arazorik gabe, etxekoen aldea beti 14 puntu gainetik mantendu zelako.
BLENDIO 84 – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 71
Kurtsoaren haiera onaren ondoren, bilbotarrek hirugarren porrot erreskadan jaso zuten Santanderren. Lehen laurden parekatua ostean, etxekoek oso erraz saskiratzen hasi zuten: 53 puntu erdiko laurdenetan, partidari epaia emateko 10 minuturen faltan (70-50).
BIDAIDEAK BILBAO BSR – ECONY GRAN CANARIA 84-63
25/26ko denboraldia hasi zen asteburu honetan, Europako txapelketan Espainiak lortutako urrezko dominaren ondoren. Eta Bidaideak Bilbao BSR-ek hasiera bikaina lortu zuen, garaipen errazarekin. James MacSorley entrenatzaile berria da eta aurpegi berri batzuk Txurdinagako kantxetan, baina emaitza oso onarekin.












