ELITE: Luzapen eta garaipena Malosten denboraldiari hasiera emateko

ELITE: Prórroga y victoria en Maloste para comenzar la temporada

ARGAZKIA: María Mentxaka / Gernika KESB

UNICAJA 86 – SURNE BILBAO BASKET 68

FIBA Kontinentearteko Koparen txapelduna aurkari gogorra izan zen Jaume Ponsarnauren mutilentzat. Bilbotarrek 2-12ko partziala lortu zuten lehen laurdenean aurretik amaitzeko, baina bigarrena zorrotza izan zen: 31 puntu eta 12 atzetik atsedenaldian (46-34). Bigarren zatian, istorio bera: bilbotarren garaipena hirugarren laurdenean eta aukerarik gabe laugarrenean.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 89 – MOVISTAR ESTUDIANTES 88

Emozioz beteriko denboraldiaren estreinaldia Malosten: garaipena luzapenean, Europan jokatzen ari den aurkari baten aurrean. Oso neurketa parekatua, hasi eta buka, eta madrildarrak 6 puntu aurretik (52-58) azken laurdenaren hasieran. Bizkaitarrek buelta eman zioten 11-2ko partzialari esker eta garaipena oso hurbil egon zen (74-69, 100 segunduren faltan). Baina Camilionek saskiratutako bi hirukok erremontada eragin zuten eta Gernikak neurketa berdindu behar izan zuen libre marratik (78-78). Luzapenean, beste erremontada: 80-85tik garaipenera, Brown-en saski batekin.

HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 61 – TALENOM BOET MATARÓ 39

Barakaldoko taldea LF2 ligara itzuli zen garaipen zabalarekin, bigarren zati ikusgarriari esker. Lehenengoan, kataluniarrak beti aurretik eta 9 puntuko aldea atsedenaldian (23-32). Ezerk ez zuen iragartzen gero gertatuko zena. Bizkaitarrek bere uztaia itxi zuten (7 puntu bigarren zatian, 2 azken laurdenean) eta ez zuten arazorik izan garaipena lortzeko.

CB ARXIL 46 – IBAIZABAL 61

Pasaden denboraldian ez bezala, Galdakaoko taldeak lehen jardunaldian eskuratu zuen denboraldiko lehen garaipena. Bizkaitarrek neurketaren agintea hartu zuten bigarren zatian eta bere kolpea eman zuten hirugarrenean, 0-10reko partzialarekin 11 puntuko abantaila lortzeko (36-47). Hortik aurrera, arazorik gabe.

TEKNEI BIZKAIA ZORNOTZA 110 – RESTAURANTE LOS ARCOS CB SOLARES 66

Bizkaitarrak Tercera FEB ligako lehen liderrak dira, Larrean lortutako garaipen bikainari esker. 5 jokalarik 10 puntu edo gehiago saskiratu zituzten, 129ko balorazioa eta 15 hiruko denboraldiko lehen partida atsedenaldian erabakita uzteko (60-34). Bigarren zatian, Zornotzak ez zuen bere intentsitatea jaitsi neurketa handia biribiltzeko.

CONSTRUCCIONES GONZALO CRESPO PAS PIÉLAGOS 74 – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA INDAUTXU 90

Talde bilbotarren ibilerak Tercera FE maila ezin hobeto hasi zen. Bizkaitarrek garaipen eosoa lortu zuten Cantabrian, neurketaren agintea hartuz lehen laurdenean, 0-9ko partzialarekin, eta utzi gabe amaiera arte. Behin betiko ihesaldia azken laurdenaren hasieran sortu zen, noiz bilbotarrak 15 puntuko abantailara joan ziren (59-74), partidako amaiera oso lasaiaz gozatzeko.

Partekatu berri hau

Noticias relacionadas

Sare Sozialak