Talde bizkaitarrak beharrezko garaipena lortu zuen etxean, salbaziorako borrokan jarraitzeko: orain, permanentzia bi partidara dago. Bidaideak Bilbao BSR-ek asteburuko beste garaipena eskuratu zuen, hilabete bateko geldialdiaren ondoren.
SURNE BILBAO BASKET 65 – LA LAGUNA TENERIFE 75
Oso arratsalde berezia Miribillan, klub bilbotarraren 25 urteurrenaren ospakizunarekin eta historiako mitoen presentziarekin. Partidaren atarikoa oso hunkigarria, baina jarraitasunik gabe neurketan, non sailkapeneko logika nagusitu zen. Jaume Ponsarnauren gizonak beti atzetik markagailuan eta bakarrik 8 puntura hurbildu ahal izan zuten azken laurdenean, bisitariek partida erabakita utzi aurretik 0-7ko partzialarekin.
BAXI FERROL 80 – LOINTEK GERNIKA 56
Talde bizkaitarrak porrot argi batekin Zaragozan jokatuko den Erreginaren Kopara iritsiko da. Gainera, Lucas Fernandezen neskek aberagea galdu zuten playoffa jokatzeko aurkari baten aurrean. Neurketaren hasiera kaskarraren ondoren, Gernikako taldea bost puntura hurbildu zen bigarren zatiko lehen jokaldian (42-37). Baina ez zen gehiagorako aukerarik izan, etxekoek 21-5eko partziala lortu baitzuten partida erabakita uzteko.
TEKNEI ZORNOTZA BIZKAIA 87 – INSOLAC CAJA87 62
Iñigo Nuñez entrenatzailearen estreinaldia Larrean eta talde bizkaitarrak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen permanentziarako bidean. Lehen zati parekatuaren ondoren (42-40), Amorebietako taldea erraz nagusitu zen bigarrenean, bakarrik 22 puntu jasoz eta errebotean menderatuz (47-21). Zornotza salbaziotik bi partidara kokatu da, bost jardunaldiren faltan.
RECOLETAS ZAMORA 72 – HORBISA SPIRIT GREENKW BARAKALDO 38
Barakaldotarrek bere bolada txarrari agur esan zioten pasaden jardunaldian Lasesarren, baina larunbatean oso porrot gogorra jaso zuen Zamoran. Lehen laurdena klabea izan zen, 29-8ko emaitzarekin. Bizkaitarrek ezin izan zuten erreakzionatu (45-18 atsedenaldian eta 64-31 azken laurdenaren faltan).
BOSONIT UNIBASKET 62 – IBAIZABAL 50
Lehen itzulian Urretan jasotako porrotagik (denboraldiko bakarra) mendeku hartu zuen liderrak. Errioxako taldea, 20-1eko balantzea duenak, 17 puntuko aldearekin joan zen aldageletara (37-20). Ibaizabalek irudi hobea eskaini zuten bigarrenean, garaipen partzialarekin (25-30), baina garaipena lortzeko aukerarik gabe.
FUNDACIÓN BILBAO BASKET 74 – BASKONIA 76
ACB harrobietako euskal lehian, talde bilbotarren bolada txarra luzatu zen Artxandan. Bizkaitarrek neurketa kontrolpean izan zuten, hasiera bikainari esker (21-8). Mikel Torrek zuzendutako mutilak 12 puntuko aldearekin azken laurdenera sartu ziren, baina gasteiztarrak hurbildu ziren 2-12koarekin. Etxeko taldea berriro ihes egin zen (71-64) eta bisitarien 0-9ekoak emaitzari buelta emateko. Chaconek hiruko batek saskiratu zuen, baina Meen-en hiru librek garaipena Gasteizera bidali zuen.
CONSTRUCCIONES GONZALO CRESPO PAS-PIÉLAGOS 97 – TABIRAKO BAQUÉ 57
Asteburuko amaieran gure taldeentzat, Tabirako Baquek beste porrot gogorra jaso zuen Renedon. Azken-hirugarren sailkatuaren kantxan, bizkaitarrak aukerarik gabe geratu ziren atsedenaldian (56-27), 37 puntu jaso ondoren lehen 11 minutuetan.
BIDAIDEAK BILBAO BSR 76 – UCAM MURCIA BSR 62
Ligako azken neurketaren hilabete bat ondoren, talde bizkaitarra Txurdinagara itzuli zen. Eta geldialdi luze honek ez du eraginik izan Adrian Yañezen taldean, zazpigarren garaipen jarraian eskuratu zuenak, hirugarren posturako aurkari bat urruntzeko. Beti aurretik bizkaitarrak, bigarren laurdenean ihes eginez (41-31) eta Asier Garciaren ‘triple-doble’-rekin: 23 puntu, 16 errebote eta 13 asistentzia.