[box]Asteazkenean, LABIko Aholku Batzordearen azken bileraren ondoren, COVID-19k eragindako osasun-krisialdiaren egoerari aurre egiteko neurri berriak iragarri zituen Urkullu lehendakariak. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak dagoeneko argitaratu ditu neurri hauek eta Abenduaren 12tik aurrera, larunbata, sartuko dira indarrean.[/box]
Saskibaloia federatuari dagokionez, neurri hauek Azaroaren 6an ezarritakoak aldatzen dituzte hurrengo puntuetan:
- Berriro baimentzen dira 6 pertsoneko taldeetan entrenamenduak, mugikortasun-murrizketarik gabe (lurralde historikoaren aldaketetan izan ezik) Kadete, Junior eta Senior mailarako.
Azaroaren 6n ezarritako beste murrizketak mantentzen dira:
- Lehiaketak etenda daude (Gizonezkoen eta Emakumezkoen 1. Mailan izan ezik)
- Debekatuta dago jendea kirol-ekitaldietara joatea.
Eskola-kirolari dagokionez, bertan behera geratu dira bai entrenamenduak bai lehiaketa.