Irailaren 24ean, Galdakaoko Urreta Ikastetxearen kantxa ederraren inaugurazioa ospatu zen, bertan Ibaizabal-Galdako Bi Belaunaldi Torneoa ospatu zelarik. Kantitatea baino kalitate gehiago izan zen Torneoan. Bitxikeria gisa, aipatzekoa da lehen aldiz finalisten artean bi anai aurkitzen direla.
Txapeldunak: Ane eta Andoni Iturrioz.
Txapeldunordeak: Markel eta Andoni Iturrioz.
Honekin, Bizkaiko umeek BizkaiaBasket Fundazioaren “Beninerako Baloiak” kanpaina solidarioari laguntzen jarraitzen dute. Eskerrik asko!