Datorren irailaren 15ean, asteartean, goizeko 10:00etatik aurrera, 26/27 denboraldiko Eskola Laguntzaile izateko izena emateko epea zabalduko da. Programa honen 25. urteurrena izango da. Izena emateko epea irailaren 25ean, ostiralean, 14:00etan amaituko da. Epe horretatik kanpo ez da Programan alta berririk onartuko. Izena emateko prozesua nahitaezkoa da, bai lizentzia berritu nahi dutenentzat, bai lehen aldiz alta eman nahi dutenentzat.
Izena emateko formularioa ez da ordura arte erabilgarri egongo, baina behar bezala betetzeko honako hauek gogorarazi nahi dizkizuegu:
- Izen-emate orriko eremu guztiak eskatzen diren datu guztiekin bete behar dira. Berritzea bada, adierazi Eskola Laguntzailearen zenbakia (4 digitu).
- Dagoeneko Eskola Laguntzailea izan bazara eta zure zenbakia gogoratzen ez baduzu, EZ EMAN IZENA BERRIA BAZINA BEZALA. Egin kontsulta eskola@bizkaiabasket.com helbidean; zure burua identifikatu, eta zure Eskola zenbakia zein den jakinaraziko dizugu. Zenbakia eskuratu ondoren, itzuli izen-ematera eta bete formularioa berritzea amaitzeko.
- Gure datu-baseak eguneratuta mantentzeko eta zuen datuak behar bezala gordeta izateko, eremu guztiak betetzea eskatzen da.
- Denboraldi honetarako Eskola Laguntzaile berrien izen-ematea 2012an edo lehenago jaiotakoentzat
Emailaren eta mugikorraren datuak ‘Eskola’ laguntzailearen berarenak izan behar dira. Ez eman beste pertsona batzuen daturik.
Adingabeek legezko tutoreen baimena izan beharko dute.
Zalantzarik izanez gero, idatzi eskola@bizkaiabasket.com helbidera.












