[box] Zilarrezko LEB liga asteburu honetan hasiko da. Zornotza ST da talde bizkaitar bakarra lehiaketa horretan. Urrezko LEB Ligatik pauso bakarrera geratu zen denboraldi ikusgarri baten ondoren, talde zornotzarra bueltan da, bizkaitar multzo on bati eutsiz. Mikel Garitaonandia teknikariarekin (10 denboraldi daramatza taldean eta guztira 12 jarraian klubean), taldea aztertu, denboraldi-aurrea errepasatu, helburuak azaldu eta zaleak Larreara itzultzea zein garrantzitsua izango den azaltzen digu. [/box]
Zilarrezko LEB Ligako Mendebaldeko taldean daude berriro. Lehen norgehiagoka larunbat honetan jokatuko da arratsaldeko 18: 30etan, Gijon Zirkuluaren aurka, Larrea Kiroldegian.