Pilula honen helburua kirolarekin harreman zuzena duten kideei teknikoki euskaraz jarduteko baliabideak ematea da. Kasu honetan, aldagai psikologikoek errendimenduan eta ongizatean nola eragiten duten ikusiko dugu.
Aurreko atalean ikusi dugu emozioek eragina dutela kirolean, bizitzan bezala; hau da, emozioek kirol-errendimenduan eta ongizate psikologiko eta fisikoan eragiten dute.
Oraingoan, ikusiko dugu nola eragiten duten aldagai psikologikoek errendimenduan eta ongizatean. Aldagai horietan emozioek duten eragina ere landuko dugu, eta horretarako, aldagai pertsonalen eta egoera-aldagaien garrantzia nabarmenduko ditugu. Gainera, aztertuko dugu aldagai psikologiko horiek zeintzuk diren, haien arteko harremana zein den, eta kirolariak sentitu edo pentsatzen duenarekin zein harreman izan dezaketen.
Bukatzeko, adibideen bidez, aztertuko dugu nolakoa den aldagai psikologikoen eragina hainbat kirol eta kirolarirengan.