Bisaskiren zazpigarren atala, Nerea Nanaclares Kirola Taupakako protagonistarekin. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak abian jarri duen kirolari gazteen familiei Bizkaiko selekzioetan laguntzeko proiektua zertan datzan azaldu digu Nereak. Mini Emakumezkoen selekzioaren programa pilotu honek selekzio gehiagotara hazi nahi du hurrengo kanpainan. Zertan datzan, jokalariek emozioak adierazi ahal izatearen garrantzia, frustrazio-prozesuetan nola lagundu eta abar. Horretaz guztiaz hitz egiten digu Nerea Nanclaresek, jokalaria, entrenatzailea eta, gainera, puntu honetara iristeko bere kanpo eta barne bidaia propioa ere kontatzen diguna.
Gabonetako geldialdia egingo dugu eta 2025ean protagonista gehiagorekin itzuliko gara. Ordura arte, ez ahaztu, eman play.