[box]Edizio berri honetan Alberto Garcia kazetariak epaile bizkaitarren berri ematen digu, azkenaldian gora egin duen pertsona batengan oinarrituz, hain zuzen ere. Hona hemen Sergio Manuel epaile bilbotarraren inguruko artikulua.[/box]
Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 2011ko ekainean ospatu zuen galan Sergio Manuel Rodriguez epailearen lana saritu zuen. Urrezko LEB ligan arbitratzen zebilen. Ezagutzen dutenek jakin badakite zergatik gora egin duen abiada batean. 2012ko udan jaso zuen deia, 25 urte zituela, ACB ligan arbitratzeko. Gaur egun, Antonio Sacristán eta Juan Carlos García epaile bizkaitarrekin batera dabil estatuko gizonezkoen goreneko ligan. Batek daki nora iristeko gai izango den.
[button link=”https://www.dropbox.com/s/euxb5ts1yo32eys/boletinbizkaiabasket80feb14.pdf”]Deskargatu[/button]