(ARGAZKIAK: BILBAO BSR)
Txurdinagako kiroldegiak bere jantzi eta bitxi onenak jantzi zituen Champions CUP txapelketako Lehen Faseak hartzeko eta anfitrioiak ez zuen huts egin: lau garaipen eta martxoan Alemanian jokatuko diren final laurdenetarako txartela.
Germaniako lurraldetan, Adrián Yañez-ek zuzendutako mutilek hurrengo aurkariak izango dituzte: etxeko taldea izango den Thuringia Bulls, Italiako Porto Torres eta Ilunion. Lehen bi sailkatuek Lauko Finalerako txartela eskuratuko dute, hirugarrenak, berriz, Euroliga 1 jokatuko du.
Final laurdenetarako txartela era bikainaz atera zen Txurdinagan. Bilbotarrek garaipen guztiak lortu zituzten, 48 ordutan jokatutako 4 partidetan. Bizkaitarren ibilera Metalferroren aurka hasi zen (73-62). Gero, bigarren garaipena Galatasaray-ren aurrean (63-89).
Partidarik parekatuena Frantziako Hornets Le Cannet-en kontran izan zen eta bi puntugatik erabaki zen (74-76). Eta Bidaideak Bilbao BSR-ek 4-0eko balantzea jarri zuen Manchester Revolution taldearen aurka lortutako garaipenekin (84-71).
Emaitzak
Bidaideak Bilbao 73 – 62 DECO Metalferro Amicacci Abruzzo (ITA)
Hornets Le Cannet (FRA) 62 – 75 Galatasaray SK (TUR)
DECO Metalferro (ITA) 67 – 63 Manchester Revolution (GBR)
Galatasaray SK (TUR) 63 – 89 Bidaideak Bilbao
Manchester Revolution (GBR) 50 – 91 Hornets Le Cannet (FRA)
Galatasaray SK (TUR) 83 – 71 DECO Metalferro Amicacci Abruzzo
Hornets Le Cannet (FRA) 74 – 76 Bidaideak Bilbao
Manchester Revolution (GBR) 50 – 91 Galatasaray SK
DECO Metalferro Amicacci Abruzzo (ITA) 50 – 70 Hornets Le Cannet (FRA)
Bidaideak Bilbao 84 – 71 Manchester Revolution (GBR)